NAZIONALAK: Bizkaitar batek ere ez du lortu igoera zuzena baina igoera fase bi gure lurraldean jokatuko da

NAZIONALAK: Bizkaitar batek ere ez du lortu igoera zuzena baina igoera fase bi gure lurraldean jokatuko da

Pasa den asteburuan bukatu da, emakumezkoen lehen maila, emakumezkoen bigarren maila eta gizonezkoen bigarren mailako fase erregularra eta gure taldeek ez dute lortu igoera zuzenik. Dena dela, talde batzuek Igoera Faseetarako sailkapenak lortu dituzte eta horietako bi Bizkaian jokatuko dira, Gizonezkoen Bigarren mailakoa Mungian eta Emakumezkoen lehen mailakoa Lasesarren. Gizonezkoen lehen maila bukatzeko oraindik jardunaldi bat geratzen da eta fasera sailkatzeko dauden lau taldeak erabakitzeko daude.

EMAKUMEZKO LEHEN MAILA

Ausarta Barakaldo lehen postua lortzeko aukerekin iritsi zen azken jardunaldira eta horrela Emakumezkoen 2 Ligara igoera zuzena lortzeko baina ez zegoen dena bere esku. Hondarribiari irabazi beharra zeukan eta gero Lakitak Easoren aurka galtzeari itxaron. Alberto Cearenek bere lana ondo egin arren,64-47, talde nafarrak ez zuen hutsik egin eta beraientzat da Coruñarako txartela. Ausartak Igoerako aurre-fasea jokatuko du Ardoi, Bera Bera eta Easorekin batera. Partiduak Barakaldoko Lasesarren jokatuko dira eta finalerdietan Easo Roxtec izango dute aurkari.

Igoerarako borroka horretan sartu ez direnak La Salle Zurekin eta Tabirako Baque dira. Lehen fasean lortu zuten maila mantentzea baina gutxi falta izan zaien lehen 5 postuetara sailkatzeko.

Maila mantentzeko multzoan, Gernika KESB eta Deustuko Unibertsitateak maila berean jokatuko dute beste urte betez. Gernikarrek orain bi jardunaldi lortu zuten maila mantentzea eta Indautxukoek pasa den jardunaldian. Unamuno eta Getxo dira maila galdu dutenak.

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA

Nafarrak izan dira jaun da jabe multzo honetan baina Leioak 5. Postua lortu du eta maila igotzeko borrokan sartu da. Azken jardunaldian erabaki da dena Leioarrek Estitxu Las Bellotas taldeari 53-39 irabazi ondoren. Mungia ST kanpoan geratu da San Prudencioren aurka galdu ondoren. Igoera fasea Nafarroako lurretan jokatuko da eta Leioak San Ignacio izango du aurkari finalerdietan.

Maila honetako Askartza Claret eta Informatica Sopelana Ugera Saski taldeek kirol eskubideak galdu dituzte Emakumezkoen Bigharren maila honetan.

GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA

Arabarrak nagusi zian diren maila honetan, Mungiak lehen bost postuetan sailkatzea lortu du nahiz eta azken jardunaldian Rodamientos Arizti liderraren aurka galdu ondoren.

Seigarren postutik hamabigarrenera bizkaitarrek erabateko presentzia izan da, Urdaneta eta Padurak azken eta azkenaurreko postuak lortu dituztelarik urrenez urren. Loiukoek ezin izan zuten azken 14 partiduetako balada txarra apurtu eta Padura talde gazteak ez izan dio egoera honi vuelta eman.  Gainontzeko taldeak, Tabirako, Askartza, Cafeteria Tartalo Ibaizabal, Leioa eta Hotel Gran Bilbao Beriro-Otxioak (batez ere azken 2-3 hauek) EBA eta lehen mailako arrastatzeen zain egon beharko dira, maila mantentzen duten jakiteko.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak