Atzerapausua RETAbet, Lointek eta Zornotzak Play-offetako helburuan

Atzerapausua RETAbet, Lointek eta Zornotzak Play-offetako helburuan

(FOTOS: ACB Photo/A. Arrizabalaga)

Orokorrean ez da asteburu ona izan estatu mailako gure taldeentzat, berezik play-offen lehian dabiltzanentzat. RETAbet Bilbao Basketi garaipek ihes egin zion etxean eta Andorrak gainetik pasa dio. Lointek Gernika Bizkaiak ziurtatua du tituluarengatiko borroka baina garaipen bat falta zaio hirugarren postua ziurtatzeko. Zornotzak liderra larritasun batean jarri zuen baina ezin izan zion liderrari irabazi eta birtualki play-offetatik kanpo geratu da. Santurtzi eta GDKOk irabazi egin zuten eta aurkarien huts egitea itxaroten dabiltza igoerako postuetan sailkatzeko. Bidaideak BSR taldeak atseden jardunaldia izan zuen.

RETABET BILBAO BASKET 71 – UCAM MURCIA 82

Play-offetara sailkatzeko partidu garrantzitsua zuten aurretik baina RETAbetek ezin izan zuen talde Murtziarrarekin. Murtziarrek abantaila txikia lortu zuten errebotea eta urruneko jaurtiketei esker batik bat. Duranen mutilek binaka gehitzen zuten eta horrela 33-37 iritsi ziren atsedenaldira. Hirugarren laurdenean UCAMek eraso erabakigarria egin zuen eta Bilbotarrek ezin izan zuten defentsan geldiarazi. Murtziarrek 19 puntuko aldea izatera iritsi ziren 11 minuturen faltan. RETAbetek balentria bilatu zuen baina UCAMek ondo eutsi zion.

IDK GIPUZKOA 70 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 69

Lointek Gernikak hirugarren postuaren konfirmazioa atzeratzen jarraitzen du. Garaipen bakarra behar du eta soilik bi partidu geratzen dira. Larunbatean derbi zaila izan zuen. Hasieratik partida zaila aurreikusten zen eta bigarren laurdenean gainetik pasatu ziren 38-20ko aldea lortuz.Gernikarrek ez zeuden amore emateko prest eta 27. Minuturako 48-45 hurbildu ziren Mario Lopezen neskek. Partidua berdinduago zegoen. Pinak Gernikarrak aurretik jartzea lortu zuen 65-66 baina Gernikarrek azken minutuetan ez zuten ondo jokatu eta IDK taldeak derbia eraman zuen.

SAMMIC ISB 89 – ZORNOTZA 82

Gipuzkoa eta Bizkaitarren arteko bigarren derbia eta beste behien garaipena Gipuzkoan geratu zen. Behetik gora doan Zornotzak liderraren aurka jokatzen zuen eta konplexu gabe jokatu zuen. Atsedenaldian 35-39. Partiduak berdinduta jarraitu zuen, talde biek ezin zuten alderik lortu. 8 minutu eta erdiren faltan zornotzarrek Falzonen hiruko bati esker aurretik jarri ziren 61-63. Dezelskik txanpon berdinarekin erantzun zien eta etxekoek hurrengo jokaldietan gehiago asmatu zuten. Zornotza taldeko jokalari ohia zen Ander Garciaren hiruko batek partidua erabakita utzi zuen 69 segundoren faltan 82-76. Ostean jaurtiketa libreak etorri ziren.

GDKO IBAIZABAL 72 – PONCE VALLADOLID 51

4 jardunaldiren faltan GDKO Ibaizabalek azken postuan dagoen Ponce Valladolid jaso zuen etxean. Estitxu Ibarretxerenek irabazi beharra zeukaten laugarren postuan dagoen Juventut Les Corts harrapatu nahi bazuten. Hasiera serioa egin zuten Galdakaokoek, Valienteren hiruko batek 9-2koa ezarri zuen eta soilik Howard zen Valladolideko taldean erantzuteko gai. Zalantza askoko minutuen ondoren GDKOk aurrea hartu zuen eta hamar puntu inguruko aldeak mantendu zituen. Lovettek Howardek eginiko lan ona jarraitu nahi zuen baina bizkaitarrek ongi eutsi zioten partiduari. Atsedenaldia eta gero Poncek estutasunean jarri zituen bizkaitarrak 43-40, baina ondoren 13-10eko partzial batu esker etxekoek dena erabakita utzi zuten.

SANTURTZI 78 – ULACIA GRUPO 68

Santurtzik irabazten jarraitzen du atzetik dauden taldeek huts egiteko zain. Helburutzat EBAko A-A multzoko bigarren postua eskuratzea dute. Espero zen bezala, talde morea aurkaria baino gehiago izan zen. Hasieratik santurtziarrek erraztasun asko aurkitu zituzten. Iglesias, Orue-Mazaga eta gainontzekoek erraz saskiratzen zuten eta lehen laurdeneko 25-19ª handitzen joan zen. Hirugarren laurdenean partidua behin betiko puskatu zen 61-39. Azken laurdenean minutuak banatzeko erabili zuten garaipena denbora osoan ziurtatuta egon zelarik.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak