XLVIII Gabonetako P.I.N. 2018/19 Torneoan izena emateko epea zabalik

GUP-PIN txapelketako finalistak erabakita daude

Aurreko urteetan egin bezala, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak “XLVIII Gabonetako P.I.N. 2018/19 XII Gabonetako B.E.C  Torneoa” antolatzen du Bilbao Exhibition Center-en (B.E.C.). Izena emateko epea asteazken honetan zabaltzen da eta hilabeteko epea izango da.

Izena eman nahi duten taldeentzako informazio interesgarria:
 IZEN EMATE EPEA: 2018ko azaroaren 14tik aurrera
 IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Abenduak 14, OSTIRALA, 19:00etan.
IZENA EMATEKO MODUA:
o Izen emate orria bete, dagokion mailaren arabera.
o Erlazioarekin batera, talde bakoitzeko 40€ ordaindu beharko dira. Torneoa bukatzerakoan 20€ itzuliko dira, beti ere aurkezpena eta partidu GUZTIETAN parte hartzeari dagokion torneoko arautegi osoa betetzen bada.
o Ez dira 20€ak itzuliko taldeen osoketa manipulatuz gero, ANTOLAKUNTZARI AURRETIAZ JAKINARAZI GABE. Kasu horietan jokatutako partidu guztiak 0-20 galdutzat emango dira.
o Izen Emate orria.
o
 ADINAK ETA MAILAK:  Parte hartzearen arrakasta ikusita, 160 talde baino gehiago iaz, 3×3 lehiaketa sistema berbera mantenduko dugu, hurrengo mailetan:
o Gizonezko Minibasketa: 2007/2008 jaiotakoak
o Emakumezko Minibasketa: 2007/2008 jaiotakoak
o Gizonezko Pre-minibasket: 2009/2010 jaiotakoak
o Emakumezko Pre-minibasket: 2009/2010 jaiotakoak
o BASKET ESKOLA, 2011/2012/2013/2014 jaiotakoak

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolaturiko eskola lehiaketaren batean dauden parte-hartzaileek, lehiaketa horietan normalean erabili ohi dituzten lizentziak aurkeztu beharko dituzte, antolakuntzak horrela eskatuz gero. Talderen batek eraketa mistoa badu, antolakuntzari jakinarazi beharko dio. Arduradunek erabakiko dute torneoan parte hartzea edo ez. Zein sexurekin parte hartzea argi ez dagoenean, gizonezkoekin lehiatuko dira.

Torneo honetan izena emateagatik, gonbidapenak emango zaizkie izena eman duten jokalarien laguntzaile eta entrenatzaileei, gehienez 12 JOKALARIAK BARNE. BEC-eko zuzendaritzak horrela eskatuta, eremura GUZTIAK BATERA SARTU BEHARKO ZARETE. BEHIN PASEA BALIDATUTA EZINGO DA BERRIZ BALIDATU.

Egutegiak, sailkapenak eta argazkiak federazioko web orrian, www.bizkaiabasket.com, argitaratuko dira egin eta berehala. Sailkapenak eta argazkiak @icamarero71 twitter kontuan ikusi ahalko dira.

EREMURA SARTZEKO paseak ESKUAN emango dira  Abenduaren 19an, ASTEZKENA eta abenduaren 20an OSTEGUNA,  Bilboko Martin Barua Picaza kalean kokatuta dagoen Bizkaiko Saskibaloi Federazioko bulegoan. Jendaurreko arreta goizeko 10etatik 13etara eta arratsaldeko 14etatik 19etara izango da.

Lehiaketari dagokionez, aurreko fasea bi egun ez jarraituetan burutuko da, goizez (11:15-14:30) edo arratsaldez (15:00-19:30).
Aurre faseetarako aurreikusitako datak: Abenduak 21 (GOIZ ETA ARRATSALDE), 22(GOIZE ETA ARRATSALDE), 26,27,28,29 (GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ) eta 30 (ARRATSALDE),31 (GOIZEZ) eta urtarrilaren 2,3,eta 4ean (GOIZ ETA ARRATSALDEZ), 5ean (MAÑANA). (multzo,talde,etab kopuruaren arabera, konfirmatzeke).

Finalerdiak eta finalak honela burutuko dira:
 Premini eta eskolak: urtarrilak 4 (ARRATSALDEZ)
 Miniak: urtarrilak 5 (GOIZEZ)
Ordutegiarekin arazorik izanez gero, egutegiak burutu aurretik email bidez jakinaraztea eskatzen dizueg icamarero@bizkaiabasket.com helbidean. Ondoren aztertu egingo da eta posiblea bada aldaketa burutuko da.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak