SENIOR BEREZIAK: Azken jardunaldia eta oraindik gauzak erabakitzeke

SENIOR BEREZIAK: Azken jardunaldia eta oraindik gauzak erabakitzeke

Gizonezko Senior Mailan 25 jardunaldi pasa eta gero azken jardunaldian erabakiko da zein bi taldek lagunduko dioten Leioa Berri eta Jesuitinas-i Azken Fasera. Nesketan ez dago zalantzarik. Sailkatutako lau taldeak dagoeneko ezagunak, hori bai, finalerdietako parekatzeak zehaztea falta da.

SENIOR BEREZIAK-MUTILAK

Leioa Berri izan da maila honetako dominatzaile nagusia eta horri esker lehen postua bermatua izango du. Asteburu honetan Lauko Finalean bere tokia bilatzen duen Zornotza izango dute aurkari. Zornotzarrak hirugarren dira 18 garaipenekin eta beraien menpe dute sailkapena. Zornotzaren porrotaren zain egongo dira Deustuko Unibertsitatea Loiola eta Bidegintza. Salleko Renaults AutoNervón taldeak ere bere esku du sailkapena, horretarako nahikoa du Askartzari irabaztea. Porrota jasoz gero Loiola eta Bidegintzaren arteko emaitzaren menpe egongo dira.

Jesuitinak ere matematikoki Lauko Finalerako sailkatuta daude baina zein postutan egingo duten daukate erabakitzeke. Santiago Casadorenek bi partidu dituzte asteburuan, liga jardunaldiko paduraren aurka eta Bidegintzaren aurka AL Carranzana-n errepikatu beharrekoa. Hauxe izango da jardunaldiko partidu erabakigarrienetakoa. Zallakoak 16 garaipen dituzte eta partidu biak irabazi beharko dituzte Zornotza eta Sallekori laugarren postua kendu ahal izateko. Hori bai, Bidegintzak bietako baten porrota behar du.

SENIOR BEREZIAK-NESKAK

Colegio Basauri, Paules Galtzagorri, Erandio-Altzaga eta Begoñazpi izango dira Lauko Finaleko talde parte hartzaileak Nesken Senior Maila Berezian. Kasurik txarrenean Barakaldokoek bigarren postua izango dute eta Erandiokoak momentu honetan hirugarren dira eta postua mantenduz gero finalerdietan elkarren aurka jokatuko lukete.

Gerta daitekeenaren zain egongo da Begoñazpi, izan ere Joseba Águilas Salderi irabazi gero eta Erandio-Altzagak galduz gero Txurdinagakoak hirugarrenak izango dira eta Colegio Basauri ekindingo dute finalerdietan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak