Pasa den igandean bukatu zen Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programaren kurtsoa. 17 lan saio,250 jokalari eta 10 tekniko dira programak utzitako zenbakiak.
Txutxi Solar izan dugu Teknifikazio Programa honen buru. Pasa den igandean 17. Saioa bukatu zen, ohiko proba fisiko eta argazki ofizialarekin.
Solarrek aipatu bezala, “ kurtso honetan 250 jokalari baino gehiago izan dira Teknifikazio eta Topaketen artean”. Topaketei dagokionez, “ Bizkaiko Selekzioei begira, jokalarien atzemate lana egin dugu. Teknifikazioan nagusienekin egiten dugun lana aldatu dugu, lan taktikoagoa eginez 2×2,3×3 eta 4×4 egoeretan,joko sistema guztietara moldatzeko. Haurren eta hauen aurreko mailetan beste urte batzuetan egindakoari jarraipena eman diogu, ziklo bakoitzeko hiru bloke eginez, bi banakako teknika lantzeko eta bestea transferentzia lantzeko.”