Garaipen handia RETAbetek, poztasun berri bat GDKO-k eta errebantxa Bidaideakek

Garaipen handia RETAbetek, poztasun berri bat GDKO-k eta errebantxa Bidaideakek

(FOTO: FEB)

Partidu bikaina jokatu zuen RETAbet Bilbao Basketek Urrezko LEB Ligako talde indartsuenaren aurka. GDKO-k ondo egin zion aurre Bartzelonari. Zornotza Villarobledo baino gutxiago izan zen eta aurretik jarri ezinik ibili ziren. Santurtzi boladaka ibili zen eta azken unean garaipenak ihes egin zion Mondragonen mesedetan. Ligara bueltatu zen BSR eta Kopako finaleko aurkariaren aurka errebantxa hartu zuen.

RETABET BILBAO BASKET 98 – REAL BETIS ENERGÍA PLUS 68

Nagusitasun osoz irabazi zuen RETAbet Bilbao Basketek ACBko talde ohien aurkako lehia. Lehen zatian berdintasuna izan zen nagusi, 43-42. Hirugarren laurdenean bizkaitarren alde egin zuen partiduak Matulionisen asmatzeari esker eta Lammer eta Cruzen saskipeko asmatzeari esker. 61-47ko aldea lortu zuten eta jarraian 9-1eko beste partzial bat Demetrioren hiruko batekin bukatuz. 78-57 adierazten zuen markagailuak azken laurdenaren hasieran. RETAbetek bikain kudeatu zuen abantaila.

GDKO IBAIZABAL 61 – BARÇA 47

Erizaindegia jokalariz lepo ekin zion jardunaldiari GDKO-k Barcaren aurka. Bazirudien kataluniarrak hobeto sartu zirela partiduan baina minutuak pasa ahala Josema Alcantararenak errebotea lortzen hasi ziren eta España eta Bardenak ondo funtzionatu zuten perimetroan eta pixkanaka aldeak  lortu zituzten, partidu amaierara lasaitasunez iritsiz.

CB VILLARROBLESO 72 – ZORNOTZA ST 67

Bi jardunaldi jokatu ditu Zornotza ST-k igoerako play-off hauetan eta momentuz bi porrot jaso ditu. Asteazkenean 78-91 galdu zuten HILA Alixanteren aurka eta asteburuan bigarren porrota Vilarobledoren aurka. Ez dabil ondo Mikel Garitaonandiaren talde etxetik kanpo eta argi geratu zen asteburuan, izan ere 10-1eko aurkako partzialarekin abiatu zen partidua. Ez ziren gai izan partidua iraultzeko eta erakutsitako ahaleginak unean unekoak izan ziren.

MONDRAGON 77 – SANTURTZI 72

Miguel Andel Fernandezenak 77-72 galdu zuten Arrasatera egindako bidaian. Hasieratik partiduaren kontrola ez zen argia. Hirugarren laurden oso ona egin zuten moreek (11-26) baina azken laurdena gipuzkoarrena izan zen (31-14).

BIDAIDEAK BILBAO BSR 71 – ILUNION 62

Errebantxa hartu zuten Txurdinagakoek kopako finalean Ilunionen aurka galdu ondoren. Talde madrildarra zuten aurkari berriz ere, baina oraingoan 71-62 nagusitu ziren, bigarren zatitik aurrera barneko jokoa ondo kontrolatu eta markagailuan aurretik jarri ondoren.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak