[box] Igande honetan hasi zen Bilbon Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketa eta gure ordezkari bakarra Bilbao Unamuno da. G multzoan parte hartu du eta final zortzirenetara pasatzeko plaza bakarra zegoen. Bilbotarrek partidu guztiak irabazi dituzte, azkena astearte honetan Caceresen aurka. Extremadurakoak gauzak zail jarri dizkiete bilbotarrei eta azken segundoan Betolazak sarturiko hiruko bati esker Bilbotarrek 71-70 irabaztea lortu dute. Final zortzirenetan Gran Canaria talde fisikoa izango dute aurkari. [/box]
Talde biek huts egite askorekin hasi zuten partidua eta saskiratze gutxi ikusi genituen hasieran. Abantaila fisikoaz baliatuz Caceresek 6 puntuko aldea lortu zuen eta markagailuan nagusi zen. Unamunok Jon Garcia bilatzen zuen baina ez zuen aukera garbirik sortzen. Talde biek falta asko eragin zituzten eta partidua oso gogorra izaten zebilen. Lehen laurdenean 20-11 Caceres nagusi.
Peredaren hiruko batek Unamuno berriz ere partiduan sartzen zuen eta Antón Santanaren sarrerarekin Bilbotarrek arnas pixka bat hartu zuten. Caceres bonusean sartu zen eta Unamuno hortaz aprobetxatzen zen. Extremadurakoek berriz ere hasierako boskotea zuten kantxan eta aldeak handitu zituzten. 2-1-2ko eremuarekin eta Langaricaren punteria onari esker, etxekoek abantaila murriztu zuten eta Betolazak eta Santanak lorturiko lapurretei esker aurretik jarri ziren 33-31.
Bigarren zatian berdintasuna zen protagonista. Chacónek asko asmatu zuen eta Unamunok maila eman zuen. Langarica bikain zebilen Cacereseko eremuan 2+1 garrantzitsua lortuz urdinentzat. Betolazak beste 2+1eko ikaragarri bat lortu zuen eta baita Ruedak ere Cacereseko taldearentzat. Hirugarren laurdenaren bukaeran 47-54 extremadurakoak aurretik.
Azken laurdenean Unamuno hurbiltzen hasi zen baina falta tekniko batek berriz ere partida maldan gora jarri zien. Extremadurakoak bonusean sartu ziren 7 minuturen faltan eta bilbotarrek 5 puntura hurbiltzeko baliatu zuten. Betolazaren itzulerarekin eta Peredak eginiko baloi lapurreta bati esker Unamuno 2 puntura hurbildu zen. Jon Garciak bosgarren falta egin zuen eta Urizek Mena bere tokitik atera zuen presioan laguntzeko. 3 segundoren faltan Hurtadoren jaurtiketa libre batek bere taldea 2 puntuz gora jarri zuen eta Urizek utsartea eskatu. Urizek pizarra atera zuen eta Betolazak hiruko ikaragarri bat sartu zuen 88 ehuneko geratzen zirenean, 71-70 aurretik jarriz. Garaipena Unamunorentzat!
Un triple que vale el pase a octavos @Unamuno_Saski pic.twitter.com/532sodMfIQ
— igor minteguia (@minte1974) 2 de mayo de 2017
Zorionak!