XIV. Bizkaiko Saskibaloi Galaren sarituak ezagutu ditugu

Ostiralean bukatuko dira XIV. Bizkaiko Saskibaloi Galako bozketak

Itxita dago iada XIV. Bizkaiko Saskibaloi Galaren Sarituen eraketa. Ekainaren 22an Bilboko Euskalduna Jauregoan ospatuko den edizio honetan, zazpi mailetatik lau klubek eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak burututako herri bozketek aukeratutakoak izan dira.

Klub bakoitzak boto bat izan duela eta herri bozketak klub bateko botoaren balio berdina izan duela kontuan hartuta, emaitza honakoa izan da:

1. Denboraldiko Kluba: C.B. Oribeltza Portugalete
2. Denboraldiko Jokalaria: Mikel Sáinz de la Maza (Santurtzi)
3. Denboraldiko Arbitroa: Fernando Garzon
4. Denboraldiko Entrenatzailea: Natxo Lezkano (Cafés Candelas Breogán)
5. Denboraldiko Jokalaria: Itziar Ariztimuño (Lointek Gernika Bizkaia)
6. Fair Play Experientzia
7. Urrezko Intsgnia

Bizkaiko Federazioak eskerrak eman nahi die bozketetan parte hartu duten guztiei eta “Fair Play” saria nork lortuko duen erabakitzeko parte hartzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizue. Hemen edonork parte hartu dezake. Jokalari eta entrenatzaile onenak aukeratzerakoan bezala, sari honetan parte-hartzea erabakigarria izango da. 30 eguneko epea zabaldu dugu, ekainaren 8ko 12:00ak arte. “Fair Play Esperientzia” bat bidali beharko diguzue, denboraldi honetan jasotakoa, eskola edota federatu mailan. Jokalari, entrenatzaile taldea, zaletuak, zuzendaritzako kideak, arbitroak…edonor izan daiteke protagonista., Proposamen guztien artean sari hau nork merezi duen adosteko balorazioa burutuko dugu. Espero dugu sario honek jarraipen luzea izatea gala honetan. “Fari Play” proposamenak prensa@bizkaiabasket.com  helbidera bidali beharko dira.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak