Senior Neskak: erabakita jada Kopako finalaurreko eta partaideak

Senior Neskak: erabakita jada Kopako finalaurreko eta partaideak

Multzo-faseak bukatuta, Escolapiosen jokatuko dira datorren asteburuan Kopari dagozkion finalaurrekoak, non eta lau partaide izango diren. Lau multzo eta hamasei talde izaten ziren. Bakoitzetik, lider bat irten da hain zuzen.

Informática Sopela Ugesaski sailkatu zen A multzoan, seitik bost partidu irabazita. Colegio Basauriren aurka lehiatu behar izan zuen hala ere azkeneko norgehiagokan bien artean nor sailkatzen zen jakiteko. Bertan, 58-41 garaitu zuen Ugesaskik eta aipatu lez lider gisa pasa zen. Kanpoan gelditu da Liga Erregularreko lehena, Bar Víctor Portugalete.

Dosa Salesianos B taldea sailkatu da B multzoan, partidu guztietan nagusi izanik, Leioa SBT-k gauzak nolabait zaidlu arren. Euren erasoa izan da gakoetako bat.

Bost garaipen eskuratu zituen Universidad de Deusto Loiolak bestalde C multzoan; izan ere, erdietsia zuten sailkapena azken partidua iritsita, nahiz eta Bidegintzaren aurka galdu. Ongi aritu zen ERandio baina ez zen nahikoa izan, eta tamalez, porrot guztiak pilatu zituen Santurtzik.

Azkenik, Begoñazpi Beotivar izan zen D multzoan txapeldun. hori bai, landu behar izan zituen eta asko lortutako bost garaipenak, batik bat bigarren bukatutako Mungia ST-ren kontrakoa.

Larunbata, maiatzak 21

17H: Informática Sopelana Ugesaski – Universidad de Deusto Loiola
19H: Beotibar Begoñazpi 86 – Dosa Salesianos B

Igandea, maiatzak 22

18H: Finala

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak