Euskadiko KadeteTxapelketa: Mutilak, txapeldunak maisutasunez

Euskadiko KadeteTxapelketa: Mutilak, txapeldunak maisutasunez

(Argazkiak: Dani Álvarez)

Euskadiko kadete-txapelketaren bigarren egunean, Bizkaia eta Gipuzkoaren txanda izaten genuen. Nesken aldetik, Bizkaiak behintzat 16 puntuko errenta eskuratu behar zuen Gipuzkoaren aurka bigarren postua lortzeko, atzo Arabaren kontran izandako estropezu handia zela eta. Hartara, horrela suertatu ez arren, partidu entretenigarri eta zirraragarria bermatu dute biek, luzapena eta guzti. 66-61 irabazi dute bizkaitarrak. Azpimarratzekoak dira Amaia iruskieta eta Maiane Aizpuruak egindako lana, 19 eta 17 puntu, hurrenez hurren.

Mutilei dagokienez, argiago geratu da kontua. Bizkaia atera da txapeldun bi garaipenekin. Gaurkoa, izan ere, oso barea izan da. 77-51 izan da azkeneko emaitza eta saskiratzaileak berdintsu aritu dira puntuak ikusita. Alegia, funtsezko lana gauzatu dute guztiek kolektibo gisara. Bitartean, gipuzkoarrak erritmo falta nabari izan dutela adierazi genezake, eta fisikoki ez dira oso indartsu aritu ere. hirugarrenak sailkatu dira haiek honakoan, arabarrak bigarren.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak