EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Emakumezkoen Bizkaiko Selekzioak aukerarik gabe utzi du Araba eta Titulua lortzeko aukera asko ditu (45-73)

EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Emakumezkoen Bizkaiko Selekzioak aukerarik gabe utzi du Araba eta Titulua lortzeko aukera asko ditu (45-73)

Emakumezkoen Junior Mailako Bizkaiko Selekzioak garaipenarekin abiarazi du Euskadiko Txapelketa, Arabari 45-73 gailenduz. Bizkaitarrak partiduan gehiago izan ziren, hirugarren laurdenean partidua hautsi zutelarik. Bizkaitarrak txapelketa irabaztea izango dute helburu, horretarako larunbatean jokatuko den Gipuzkoaren aurkako partidua irabazi beharko dute.

Bizkaiak oso era elektrikoa abiarazi zuen partidua. Perimetrotik barneraketak, presioa, lapurretak, kontraerasoak eta Esti Herreraren lanari esker 4 minutu eta erdi pasa zirenean 4-13 aurretik bizkaitarrak. Bizkaitarren lan ona hurrengo minutuetan desagertu egin zen. Hutsegite inozoak egin zituzten, ez zen saskira baloirik sartu eta partziala 5-2koa izan zen,soilik Elorriagak lortu zuen saskiratzea. Lehen laurdeneko bukaeran 9-15.

Boskotea berriz ere partidan sartzen hasi zen eta hutsegiteak gutxiagotzen joan ziren. Bizkaitarrak hobeagoak ziren baina baloia ez zen nahi bezain erraz sartzen (9-19). Bizkaiko Selekzioak presioa areagotu zuen,. Aurkarien baloi galerak areagotuz. Orain erasoa hobetu beharra zegoen partidua apurtzeko. Erdibidetik egindako jaurtiketei eta jaurtiketa libreei esker 15-28.

HIRUGARREN LAURDENEAN PARTIDUA HAUTSI ZEN

Arabak ez zuen Bizkaitarrei partidua horren erraz ematea nahi eta defentsako intentsitatea areagotu zuen. Bi baten aurkakoaren jauzi egin zuen eta eremuko defentsarekin txandakatu zuen. Bizkaiak jaurtiketa erosoak lortuz jarraitzen zuen eta diferentziak hogeitik gorakoak izatera iritsi ziren. 22-44 eta aurretik beste 13 minutu falta zirenean, Arabarren entrenatzaile den Ibai Ruiz de Aretxabaletak partidua gelditu zuen azken aukera baten bila. Baina Bizkaitarren presioa gaindiezina izan zen eta diferentziak oraindik eta handiagoak izan ziren.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak