Lau garaipen, porrot bakarra

Lau garaipen, porrot bakarra

Asteburu oso ona izan da estatu-txapelketetan talde bizkaitarrentzat. Irabazi egin zuen Bilbao Basketek Ucam Murtziaren aurka eta lehena eskuratu zuen bestalde Bidaideak titulua lortzeko fasean. Horrez gain, GDKO Ibaizabal eta SAnturtzik ere hobeto aritu ziren haien aurkarien kontrako lehian. Eta soilik Ametx Zornotzak galdu zuen haren norgehiagoka, ia inolako aukerarik gabe hasieratik.

Distantzia luzeak ongi kudeatuz garaitu zuen Bilbao Basketek, 90-89 UCAM Murtziaren aurka. Hasieratik amaiera arte kontrolatu zuten partidua partzial nabarmenekin, zenbaitetan bisitariak joko aldetik zertxobait berreskuratzen zutela iruditu arren.

Lehen garaipena iritsi zen Bidaideak BSRko jokalarientzat bestetik, 51-56 Clínicas Rincón Amivelen aurka. Honetan bai, Txurdinagakoak ondo mantendu ahal izan zuten markagailua amaiera arte asko sufritu barik. Banakako jauritketak eta defentsa izan ziren gakoak.

Elkarren segidako bigarren porrota jasan zuen Ametx Zornotzak irteera berri batean. Honaoan, 80-54 Granadaren aurka. ACBko Jesús Fernández jokalari ohia eta Stone izan ziren ezberdintasun adierazgarrienak. Kanpoko jaurtiketetan hala ere oker ibili ziren zornotzarrak, eta saskitik gertu. 3.000 ikusle bertaratu ziren etxekoen kantxara.

GDKO Ibaizabalek esan bezala 59-44 garaitu zuen Azulejos Moncayoren kontra, defentsa eta errebotean egindako lan bikainaz lagunduta. Horren ostean bigarren jarraitzen dute sailkapenean. Azpimarratzekoak dira Jone Azkueren 15 puntu eta 11 erreboteak.

Santurtzik, azkenik, garaipena lortu zuen Santiagoren kontra, 60-77. Ondo aritu ziren hauek ere defentsan, eta pazientziaz erasoan. Juan Torres izan zen jokalari hoberena. Jardunaldi honen ondorioz, bosgarren postuan daude santurtziarrak, buruan dauden hirukotetik garaipen bakarrera.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak