Federazioko arduradunekin batzartu ziren atzo Bizkaiko eskola-zentro eta klub guztien koordinatzaile eta erantzuleak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera datorren ikasturteko eskola-txapelketak prestatzeko.
Federazioko zuzendaritza-batzordeko eskola-kirol arloko arduraduna izan zen bertan, Pili Pérez, baita hango zuzendari tekniko Jesús Ituiño eta kirol-zuzendari Iñaki Camarero ere hainbat berrikuntza argitzeko asmoz.
Besteen artean, errendimendu-mailakoek urriaren erdialde aldera hasiko dute denboraldia eta hirugarren astean gainerakoek. A, B eta D kategoriatan sailkatu ahal izango ditu Klub bakoitzak haurren kasuan, eta A edo B Mini eta Preminiei dagokienez. Berdin dio lehen edo bigarren urtekoak izatea. Helburu bakarra norberak dagokion kirol-mailan jokatzea izaten da eta hori entrenatzaileek erabaki beharra dute.
Honen inguruan eta beste alderdiez aritu izan ziren. Guztien berri jakinaraziko dizuegu hala ere denboraldia hasi aurretik.