Igande honetan eman zaio bukaera 9 egun iraun dituen Bilboko Aste Nagusiari. Saskibaloiak bere tokia izan du bertan, izan ere Aixeberrik 3×3 torneo bat antolatu du Bilboko Konpartsen, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Bilbao Basket fundazioaren laguntzarekin. Guztira 41 taldek hartu zuten parte pasa den asteazkenean, saskibaloiko jardunaldi bizi batean zeinetan 100 partida baino gehiago jokatu ziren.
Zenbaki politak: 41 talde (19 senior gizonezkoak, 9 senior emakumezkoak, 5 gizonezko kadeteak, 4 gizonezko haurrak, 1 emakumezko haurrak eta 3 gizonezko miniak), guztira ia 200 jokalari, 100 partida baino gehiago eta 10 ordu. Jardunaldi hau Abuztuaren 24ean ospatu zen Aste Nagusiko ekintzen barnean.