GDKO Ibaizabal, maila-igoera faserako prest

GDKO Ibaizabal, maila-igoera faserako prest

Ostegun honetatik igandera bitartean LF-an egoteko dauden bi postuak eskuratzeko lehiatuko dute GDKO Ibaizabal eta beste zazpik Extremaduran. Bertan lortu zuten halaber galdakaoarrak aurreko maila-igoera. Oroimen oso positiboak, beraz.

Aurreko astean iragarri zituen Espainiako Saskibaloi Federazioak bakoitzari egokitutako ordutegi eta multzoak. Bigarrenean kokatuta dago GDKO Ibaizabal, Fundal Alcobendas, ADB Araski AES eta Grupo EM Leganésekin batera, hiruak nolabait konplikatuak. Debuta gasteiztarren aurka izango da, baita beste funtsezko hautagai baten kontra arituko dira lehen jardunaldian. Bigarrenean, parte hartutako aurreko igoera-fasean Lugon aurre egin behar izan zioten Leganés beraren kontra lehiatuko dira batetik, eta beste zenbaitetan plazari uko egin izan dion Alcobendasen aurka bestetik. Club Baloncesto Al-Qázeres, Rivas Promete, Snatt`s Femení Sant Adriá y Ciudad de los Adelantados osatzen dute lehen multzoa.

Multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira finaletarako. Hortik aurrera, hala geratuko lirateke norgehiagokak: lehenbiziko taldean sailkatutako lehena bigarren taldeko bigarrenarekin, eta lehenengo taldeko bigarrena bigharreneko lehenengoarekin. Maiatzaren 1eko -igandea- 17:00 eta 19:30ean  jokatuko dira bi partidu horiek.

 

1. jardunaldia (osteguna, apirilak 28)

12:00h. Fundal Alcobendas- Grupo EM Leganés. 2. multzoa

16:00h. GDKO Ibaizabal – ADB Araski AES. 2. multzoa

18:15h. Rivas Promete- Ciudad de los Adelantados. 1. multzoa

20:30h. Snatt’s Femení Sant Adriá – C.B. Al-Qázeres Extremadura. 1. multzoa

 

2. jardunaldia (ostirala, apirilak 29)

12:00h. ADB Araski AES- Fundal Alcobendas. 2. multzoa

16:00h. GDKO Ibaizabal – Grupo EM Leganés. 2. multzoa

18:15h. Rivas Promete- C.B. Al-Qázeres Extremadura. 1. multzoa

20:30h. Ciudad de los Adelantados- Snatt’s Femení Sant Adriá. 1. multzoa

 

3. jardunaldia (larunbata, apirilak 30)

12:00h. Fundal Alcobendas- GDKO Ibaizabal. 2. multzoa

16:00h. Grupo EM Leganés – ADB Araski AES. 2. multzoa

18:15h. Snatt’s Femení Sant Adriá – Rivas Promete. 1. multzoa

20:30h. C.B. Al-Qázeres Extremadura – Ciudad de los Adelantados. 1. multzoa

 

Denboraldi osoan zehar C.B.Al-Cázeresek jokatutako Juan Serrano Macayo pabiloian izango dira partidu guztiak.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak