2016/2017 Denboraldiko Gernika Bizkaia taldeak helburu handien bila lehiatzeko osagai guztiak ditu

2016/2017 Denboraldiko Gernika Bizkaia taldeak helburu handien bila lehiatzeko osagai guztiak ditu

[box] FEB lehiaketetan arituko direnen artean, bere jokalarien zerrenda, aurreratuen duten taldeen artean dugu Gernika KESB. Hirugarren denboraldia izango da Emakumezkoen Ligan Gernikarrentzat, Bizkaiko jokalariengatik apustu garbia egin dutelarik,3 guztira. Taldean beste bi jokalari Euskaldun ere izango dira, Naiara Diez eta Maria Asurmendi. [/box]

7 jokalari berrien fitxaketak jakinarazi eta gero, esan daiteke Mario Lopezek 2016/17 denboraldirako taldea ia itxita duela.Jokalarien zerrenda zarratzeko 2 jokalari gehiago fitxatzea espero du taldeak,printzipioz extrakomunitarioak izango direnak, baina momentuz Gernika Bizkaia taldeak helburu handien bila lehiatuko dela ematen du.
Gerardo Candinak zuzentzen duen taldeak,Izaskun Garcia eta Yaiza Lazaro jokalari bizkaitarren berriztapen garrantzitsuen berri eman du, Joko antolatzaileak eta Pibotak Emakumezkoen Ligan bere tokia dutela erakutsi dute. Naiara Diez kapitainak laugarren denboraldia egingo du talde Gernikarrean, estatuko saskibaloiko mailarik gorenean bere estatistikarik onena sinatu eta gero.

Nobedadeei dagokionez, Gracia Alonso De Armiño Bilbotarrarena nabarmendu behar dugu, Berrio Otxoa taldean hezitako hegaleko pibota. Ibaizabal taldean aritu zen denboraldi batez , ostean Estatu Batuetara joan zen, West High School (Knoxville, Tennessee) taldera, bertan hezteko asmoz. Beste lau urte egin zituen Freed-Hardeman Univertity (HENDERSON, Tennessee) taldean, non 10 puntuko eta 8,5 erreboteko batez bestekoarekin bukatu zuen. Europara eginiko itzuleran Suediara joan zen, Mark Basket taldean egin zuen azken denboraldia bate-bestez 31 minutu jokatuz,14.6 puntu, 9.7 errebote, 1.9 asistentzia eta 2 lapurreta eginez.

Bizkaiko Irlandesas taldean bere kirol ibilbideko lehen partidak jokatu zituen Maria Asurmendi Nafarraren fitxaketa ere jakinarazi du Talde Gernikarrak. Iazko denboraldian Kopa eta Liga irabazi zituen, biak talde ezberdinekin, Conquero eta Perfumerias Avenida urrenez urren. Talde Gernikarrari segurtasuna eta kalitate handia emango dion jokalaria da.

Boskote Euskaldun honetaz aparte, Emakumezkoen ligan esperientzia eta kalitate handia erakutsi duten jokalariak fitxatu dituzte. Espainiarekin internazionala den Maria Piña, saskiaren inguruko postuetan joka dezakeen hegalekoa, Conquero taldearekin Kopa irabazi eta denboraldia Frantziako Angers taldearekin bukatu eta gero dator Gernikara.

Beste aurpegi berri bat Sandra Pirsic dugu. Sloveniarra taldeko jokalaririk altuena izango da bere 195 zentimetrorekin. LF-ko talde ezberdinetan jokatu du, azkena Zamarat taldean.

Zazpi izen hauekin, Gernika Bizkaia Taldeak lehiaketako postu altuengatik borrokan aritzeko osagai guztiak izango ditu.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak