Gernika Bizkaia punturik gorenean eta Santurtzi bigarren posiziotik gertu

Muñoz, iñaki santurtzi eba
Muñoz, iñaki santurtzi eba

Talde bizkaitar bik, Gernika Bizkaiak eta Santurtzik asteburu honetan garaipen garrantzitsuak lortu dituzte goiko txapelketa ezberdinetako goiko posizioetan mantendu ahal izateko.  Gernika Bizkaiak lehenengo posizioan jarraitzen du, Igoera Fasean parte hartzea matematikoki ziurtatu zutenik aste batzuk igaro diren arren. Santurtzi EBA ligan euren multzoko bigarren posiziotik gero eta gertuago dago, asteburu honetan irabazi ondoren. Bizkaia GDKOk bere partidua irabazi zuen arren, Zamorak irabazi zuenez Galdakaoko taldeak ezin izan dio mailari eutsi.

Gainontzeko talde bizkaitarrek ez dituzte asteburuko partiduak irabazi. Bilbao Basketen kasuan, Rafa Pueyoren mutilek sekula jipoia jaso zuten Bartzelonan, baina albiste nagusia azkenean jokalariek partidua jokatzeko erabakia hartu zutela da, hasi zuten greba bertan behera utziz. Zilarrezko Adecco Ligan, Zornotzak ezin izan zuen Palman irabazi. Bestalde, EBA ligan, Askartzak etxean Estelaren kontra galdu zuen, eta Centros de Estudios Mikeldik ez zuen bere partidua jokatu.

ENDESA ACB LIGA

FC BARCELONA 104 – BILBAO BASKET 75

Gehiago irakurri

EMAKUMEZKOEN LIGA 2

GERNIKA BIZKAIA 64 – GRUPO LEGANÉS 52

Kronika gaztelaniaz irakurri (Iturria: FEB)

ZILARREZKO ADECCO LIGA

PALMA 76 – ZORNOTZA 62

Kronikak gaztelaniaz irakurri

EBA

CB SANTURTZI SK 69 – CAMPUS DE ÁLAVA 52

ASKARTZA 65 – ESTELA 81

Kronikak gaztelaniaz irakurri

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak