ARGAZKIA: Bilbao BSR
Talde bizkaitarrak galdu egin zuen Eurocup 1 txapelketako finalean, 78-75ko emaitzarekin, Fenerbacheren aurrean, azken jokaldietan erabaki zen neurketan. Bilbotarrak txapeldunordeak dira berriro.
BIDAIDEAK BILBAO BSR
Txanpona pil atera zen finaleko azken txanpan eta talde bilbotarrak Eurocup 1 txapelketako txapeldunordeko kopa altxa egin zuen berriro. Bosgarren partida hiru egunetan, Adrian Yañez-en mutilak aurretik atsedenaldian (42-37). Baina une klabean, 69nako berdinketarekin, turkiarrek bere aukerak hobeto aprobetxatu zituzten.
Finalerako txartela bigarren zati ikusgarriari esker eskuratu zuen, Rhinos-en aurka. Lehenengoan, 29-34ko emaitzat. Gero, 44-21ko partzial zoragarria finalera jokatzeko.
Multzo faseko lehen bi partidetan lortu zen finalerdietarako pasea. Lehenengoan, bilbotarrek Santo Stefanori irabazi zioten (75-69), pasaden urteko finala mendekua hartuz. BIgarrenean, beste garaipena, 69-63ko emaitzarekin, Fenerbacheren aurrean.
Lehen fasearen azken partidan, garrantzirik gabeko porrota, Koln-en aurka (59-67).
BASQUET GIRONA 81 – SURNE BILBAO BASKET 68
Smith eta Hornsby gabe, talde bilbotarrak hirugarren porrot jarraian jaso zuen Gironan. Bizkaitarrek ia ia agur esan diote hamargarren postuari, kataluniarrek, berriz, permanentzia eskuratu dute birtualki. Etxekoak ihes egin ziren bigarren laurdenean (22-12) eta gero Bilbao Basketek baloi asko galdu zituen, garaipena lortzeko aukerarik gabe geratuz.
TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 72 – CB STARLABS MORON 79
Bizkaitarrek 8 puntugatik irabazi beharko dute datorren igandean Moronen igoerako azken kanporaketa jokatzeko. Larrean, andaluziarrek 10 puntuko aldea izan zuten 16garren minutuan. Zornotzak erreazionatu zuen (37-42) eta partida parekatua joan zen azken laurdenaren hasiera arte (58-69). 64-76ko emaitza arriskutsuaren ondoren, Braceyk 8 puntu jarraian saskiratu zituen bizkaitarrak bizirik mantentzeko.