7-1ekoa da club bilbotarraren taldeen balantzea kurtsoaren hasieran. Endesa Ligan, Kullamaeren 33 punturekin, Surne Bilbao Basketek Coviran Granadari irabazi zion, Miribillan. Eta EBA Ligan, Mikel Torreren mutilak porrotik gabe mantentzen dira, irudi bikainarekin. Gainera, gure taldeek garaipen guztiak lortu zituzten Emakumezkoen Liga 2an.
SURNE BILBAO BASKET 94 – COVIRAN GRANADA 93
Kullamaeren partida bikainak (33 puntu eta 33ko balorazioa) gidatutakoak, tade bilbotarrak hirugarren garaipen jarraian eskuratu zuen, 4-1eko balantzera iristeko. Granadaren arriskuaz abisatu zuen, nahiz eta lau porrot izan, eta andaluziarrek arrazioa eman zioten. Oso partida berdinduta, hasieratik amaierara, azken minutuan erabakitakoa, Pantzarrren saski batekin eta Killeya-Jones-en txapelarekin,
MOVISTAR ESTUDIANTES 75 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 58
Denboraldiko lehen porrota Lucas Fernandez-en neskentzat, aukerarik gabe geratu zirenak atsedenaldiaren ondoren: 32-30tik 43-32ra pasatu zen, hiru minututan. Eta laurden baten faltan, 58-41ko emaitza Movistar Academy Magariñoseko markagailuan. Madrildarrek 10 hiruko saskiratu zituzten.
TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 73 – ZAMORA ENAMORA 80
Talde bizkaitarrak ezin izan zuen garaipena lortu denboraldiko lehen partidan Larrean. Etxekoek era ikusgarriaz hasi zuten partida: 32-19 13. minutuan. Etxekoen erreakzioa, zoragarria: 39-41ko emaitza atsedenaldian. Bisitariek bere minuturik onenez gozatu zuten eta 8 puntuko aldea izan zuten azken laurdenaren hasieran. Zornotzak ez zuen amore eman eta buelta eman zion (69-67). Baina Zamorak garaipena eskuratu zuen 1-11ko partzialari esker, benetan, libre marratik.
HGB BARAKALDO EST 78 – BASKET ALMEDA 57
Barakaldoko taldeak aurpezken ikusgarria izan zuen bere zaleen aurrean. Mostolesen lortutako lehen garaipenaren ondoren, bizkaitarrek bigarrena harrapatu zuen Lasesarren, 15-0eko partzialari esker, lehen laurdenean. Hortik aurrera, arazorik gabe Ezkerraldeko taldeak.
CB ANDRATX 52 – IBAIZABAL 60
Bizkaitarren lehen garaipena Emakumezkoen Liga 2ra itzuleran. Galdakaoztarrek 13-2ko kontrako partzialarekin hasi zuten partida, baina berregin ziren 0-18ko partzial ikusgarriarekin (17-27). Pixkanaka pixkanana etxekoek erremontatu zuten, berriro aurretik kokatu arte (47-46). Une honetan Ibaizabalen kolpe erabatekoa iritsi zen, 3-14ko partzialarekin.
GRUPO INMAPA FILIPENSES 57 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 72
Filial bilbotarra bolada zoragarrian dago. Hirugarren garaipen jarraian denboraldiko hasieran, bigarren etxetik kanpo, partidaren azken txanpa ikusgarriarekin. Etxekoak aurretik, 39-34ko markagailuarekin, baina bilbotarrak ihes egin ziren 3-15koarekin (42-49). Gero, bizkaitarrek ez zuten arazorik izan garaipen berri bat eskuratzeko.
CANTBASKET 76 – GETXO SASKIBALOI TALDEA 79
Imanol Adanek zuzendutako taldeak bere bigarren garaipen jarraian lortu zuten Santanderren, amaiera bikainari esker. Puntu askotako lehen zatian (51-46), beti kantabriarrekiin aurretik. Etxekoek 10 puntuko aldea izan zuten azken laurdenaren hasieran (73-63), baina getxoztarren defentsak uztaia itxi zuen. 3-16ko partziala eta Iker Elorriagaren hiruko erabakigarria.
LBC COCINAS.COM 79 – CB SANTURTZI SK 66
Errioxako taldeak mendekua hartu zuen pasaden jardunaldian Artxandako kiroldegian jasotako porrotaren ondoren eta ez zion aukerarik eman Santurtziri. Etxekoek 22 puntugatik irabazten zihoazen bigarren laurdenean (39-17) eta bizkaitarrek ezin izan zuten 10 puntuko hesira inoiz hurbildu.
ACONY GRAN CANARIA 52 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 60
Kanariar lurraldeetan, 23/24ko denboraldiko lehen garaipena lortu zuen talde bilbotarrak, oso landutako partidan. Hasiera onaren ondoren, bizkaitarrak trabatu ziren bigarren laurdenean: bakarrik 9 puntu eta 27-28ko emaitza atsedenaldian. Aldageletan egonaldiak asko lagundu zuen eta Bidaideak Bilbao BSR taldeak berriro hartu zuen agintea, neurketa estutasunik gabe amaitzeko, nahiz eta etxekoek ez zuten inoiz amore eman.