(FOTO/ARGAZKIA: acb Photo / P. Méndez)
Endesa Ligako azken bi jardunaldietako emaitzek Jaume Ponsarnauren gizonak denboraldia lehen hamarren artean amaitzeko pausu batera utzi dituzte. Postu horrekin bilbotarrek Europako txapelketarako sailkapena lortuko lukete.
SURNE BILBAO BASKET 83 – RIO BREOGAN 66 /UCAM MURCIA 67 – SURNE BILBAO BASKET 55
Jardunaldi bikoitza Endesa Ligan, Euroligako F4 jokatzeagatik geldialdia baino lehen
Asteazkenean, Miribillan, talde bizkaitarrak garaipena eta aberagea lortu zuen Rio Breogaren aurka, hirugarren laurden ikusgarriari esker (27-12). Jaume Ponsarnauren gizonek alde erosoa eskuratu zuten eta jaia biribildu zuten azken txanpan, kanpoko entrenatzailearen akatsarekin joaneko partidaren emaitzarekin.
Eta igandean, bi taldeen arteko laugarren lehian, Surne Bilbao Basketek galdu egin zuen UCAM Murciaren kantxan. Bilbotarrak atzetik hasieratik eta, gainera, Radicevic eta Ubal lesionatu ziren. Porrot honen ondorioza, bizkaitarrek agur esan behar izan zioten titulurako kanporaketei.
Denboraldia Miribillan amaituko da, Unicajaren aurka, zehazkete dagoen datan.