Bizkaiko Foru Aldundiak, Eskola Kirolak, BIKEE programaren barruan, arbitro euskaldunak identifikatzeko kanpaina jarri du abian.
Identifikazio hori identifikazio-besokoen bidez egingo da.
Bi besoko mota dira:
- Gorria: euskaraz hitz egiten du
- Berdea: euskara ulertzen du
Era berean, Eskola Kirolak informazio-kartela eman du saskibaloiko kantxa ezberdinetan ikusgai egon dadin.
Informazio hori eskola guztiei eman zaie, eta Federaziotik besokoak kentzera pasatzeko esan zaie. Eskola bakar batek bere ikaskideena ken dezakeela ere esan zaie. Eskolei instalazioaren ageriko gunean jarriko duzuen kartela jaso dezatela eskatu zaie.
Gogoratu ORDUTEGIA:
- ASTELEHENETIK OSTEGUNERA 9: 00etatik 13: 00etara eta 15: 00etatik 18: 00etara.
- OSTIRALETAN: 9: 00etatik 13: 00etara