2024-2025eko Eskola Kirola Programa martxan dago. Irailaren 2an, astelehena, hasi eta 20an amaituko diren eskolarteko saskibaloi-taldeetan izena emateko epea. Berrikuntza eta prozesu guztiak hurbilduko dizkizuegu. Informazio guztia: web-orrian: www.bizkaia.eus/eskolakirola
Izena emateko datak
SASKIBALOIA 2024ko irailaren 2tik 20ra
SASKIBALOIA R 2024ko irailaren 2tik 20ra
SASKIBALOIA 3X3 2024ko irailaren 2tik 20ra
SASKIBALOIA 3X3 PREMINI 2024ko irailaren 2tik 27ra
SASKIBALOIA 3X3-5X5 2024ko irailaren 2tik urriaren 4ra
Teknikarien alta
Denboraldi honetan, teknikari berriek (dagoeneko datu-basean ez daudenek) egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute alta. Egoitza elektronikora esteka honen bidez irits zaitezkete: sakatu hemen.
Behin alta emanda, entitateek edozein taldetan inskribatu ahal izango dituzte (kirolariei bezala).
Kirolari eta teknikari berrien alta
Bai kirolari berriek bai eskola-kirolean lehen aldiz parte hartu nahi duten teknikariek Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute izena. Egoitza elektronikora esteka honen bidez irits zaitezkete: sakatu hemen.
Kirolari berrien kasuan, gurasoentzako prestakuntza-ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria erantsi ahal izango dute eskabidearekin batera. Ondorioz, gomendatzen dugu lehenik prestakuntza egitea, horrela, alta egiterakoan titulua erantsi ahal izateko.
Hona hemen prestakuntzarako esteka, seme-alabei eskola-kiroletan lehen aldiz alta emateko asmoa dutenei bidal diezaiezuen: Formakuntza.
Guraso atzerritarrek NANik edo AIZrik ez badute eta bide horretatik alta hartzeko aukerarik ez badute. Denboraldi honetarako, guraso atzerritar horiek alta eman ahal izango diete beren seme-alabei, “Kirolariaren alta, aita, ama edo tutore atzerritarrarekin, NANik gabe” dokumentu betegarria beteta bidaliz ek.kudeaketa@bizkaia.eus helbidera. Alta baliozkoa izan dadin, posta elektronikoan aitaren, amaren edo tutorearen pasaportearen kopia erantsi beharko da.
Erakundea inskribatzea
Eskola Kirolean parte hartu nahi duten erakundeek Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute izena.
Eskabidea betetzeko jarraitu beharreko urratsak jasotzen dituen eskuliburua bidaltzen dizuegu.
Adingabearen ongizatea:
Izena ematen duten erakunde guztiek izendatuta izan beharko dute adingabearen ongizate-arduradun gisa jardungo duen pertsona bat.
Pertsona horrek “Kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio” eta “Adingabeak babesteko protokoloaren erabilera” ikastaroak egin beharko ditu. Era berean, kirol-arduradunak eta entrenatzaileek “Kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio” ikastaroa egin beharko dute.
- Adingabeak kirolean zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioari buruzko ikastaroa: klikatu hemen
- Protokoloaren erabilera eta adingabeen babesa kirol-inguruneetan: klikatu hemen
Era berean, erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko protokolo bat eduki beharko dute.
Hemen deskargatu dezakezuen protokoloa.
Kirol Lanbideen Legera egokitzeko plana
Aurreko denboraldian aurkeztu genizuen planari jarraituz, 2024/25 denboraldian honako titulazio hauek beharko dira:
- R saskibaloia:
- Entitatearen arduradunak:
Kirol bakarreko erakundeak: II. maila edo erdi-mailako teknikaria.
Kirol anitzeko erakundeak: CCAFYD edo gorputz-hezkuntzako lizentziaduna. - Entrenatzaileak:
Erdi-mailako hasierako I, C maila edo animazioko TS.
- Entitatearen arduradunak:
- A kirol-taldea/ Saskibaloia:
- Entitatearen arduradunak:
Kirol bakarreko erakundeak: erdi-mailako hasierako I. edo C maila. - Entrenatzaileak:
MADE.
- Entitatearen arduradunak:
Praktiketako entrenatzailea
Praktiketako entrenatzailearen figura sortu dugu. Figura horren pean inskribatu ahal izango da MADE edo I. mailako ikastaroa, erdi-mailako hasierako ikastaroa edo antzekoak egiten ari den pertsona oro.
Eskola-adineko kirolarien lizentzia federatua
Lizentzia federatua eskatzen zaien kirolari guztiek Eskola Kirolaren programan alta emanda egon beharko dute aldez aurretik.
Diziplina-neurriaren komunikazio-eredua
Entitateen eskura jartzen dugu diziplina-neurria jakinarazteko eredu bat. Aipatutakoa zigortutako kirolariaren aitak, amak edo tutoreak sinatu beharko du.
DOKUMENTUAK
- Denboraldiko aurkezpenaren gutuna (sakatu hemen)
- Erakundea inskribatzeko eskuliburua (sakatu hemen)
- Ordezkaritza egiaztatzeko eranskina (sakatu hemen)
- Kirolariaren alta, aita, ama edo tutore atzerritarrarekin, NANik gabe (sakatu hemen)
- Lehiaketa araudi orokorra
- Dekretuaren eranskinak
- Baimena emateko prozedura arautzen duen Foru Agindua
- Eskola Kirola programa