Eskola-Kiroleko monitore laguntzailearen Ikastaro Ofiziala – 2. Deialdia

Eskola-Kiroleko monitore laguntzailearen Ikastaro Ofiziala – 2. Deialdia

[box]Eskola-kirolean teknikari-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofiziala. 60 orduko urrutiko prestakuntza-ikastaro bat da, lehen sorospenei, portaeraren oinarriei, kirolari eta desgaitasunari eta kirol-antolaketari buruzko edukiekin.[/box]

HARTZAILEAK: Prestakuntzarik gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Izen emate orria. (deskargatu)
  • Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak) (deskargatu 18 urtetik beherakoak)
  • NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
  • DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da. Non konpultsatu:ikusi hemen
  • Izena eman dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (adibidea)
  • Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria. Bankuko ziurtagiria.

SARBIDE FROGRAREN EGUNA ETA ORDUA: Otsailak 12, 13 eta 14. (ikus eranskina) Miribillako Kirol Etxea – Bilbo Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea. Matrikulatzeko momentuan adieraziko zaizue ordu zehatza.

ONLINE IKASTAROAREN HASIERA: Otsailak 17. Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.

HIZKUNTZA: Euskaraz (gazteleraz egiteko aukera 45 urte eta urtetik gorako pertsonentzat, izena emateko momentuan).

IZEN-EMATEAK:  Urtarrilaren 25etik otsailaren 10era (biak barne).

monitoreak@asfedebi.eus helbidera bidali beharko da  aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.

OHARRA: QR koderik ez duen  DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, dokumentu konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan.

HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia). Ordutegia, astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara eta 16etatik 19etara.

– Izen-emate prozesuarekin egon daitezkeen zalantzak argitzeko: 944037800 telefono zenbakian edo monitoreak@asfedebi.eus helbide elektronikoan. izena emateko azken eguna: 2021/02/10.

TOKI KOPURUA: 350 pertsona (35 pertsona talde bakoitzean).

PREZIOA: 50€ , Asfedebiren kontu zenbakian ordaindu beharko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). Kontzeptuan izen abizenak jarri.

ERANSKINA

SARRERA FROGAK

1) Lokotx Biltzea: 1,25 metrora jarritako 10 lokotxak jasotzea, saskiratzeko orduan, metro bateko gutxieneko distantziatik jaurtita. Gutxienez 4 lokotx sartu. Proba lasterka egin beharko da. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.

2) AUKERATZEKO

A) Zaku Eramatea: 15kg-ko zakuarekin 20 metroko 3 untze. 3 aukera probaren gutxieneko marka egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.

B) Txinga Eramatea: 15kg-ko txinge-kin 20 metroko 3 untze egin txingak lurrera erori gabe. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak