Euskadik igandean Venezuelaren aurka jokatuko du Getxon

Euskadik igandean Venezuelaren aurka jokatuko du Getxon

Basketbasko.com | Emakumezkoen selekzioak ekainean jokatutako partiden atean, orain gizonezkoen txanda da, izan ere uztailaren 17an Venezuelaren aurka lehiatuko dira, egun Hegoameriketako txapelduna.

Euskal selekzioa este ebhin eal adrileko Pablo Laso entrenatzaileak zuzenduko du,, ACBko Txapelketa irabazi eta beste behin euskal aldea zuzenduko du. aGinera, aurtengoan sei jokalari zango ditu mailarik handienean jokatu dutenak. Javier Salgado eta Urko Otegi este udara batez jarraituko dute taldeko erreferentziak izaten, eta haiekin izango dira Gaizka Maiza, Aitor Zubizarreta edo Jorge Bilbao.

Vezuelako selekzioari dagokionez, Rio 2016ko bidean, Argentina, Brasil, Lituania edota Espainia bezalako selekzioen aurka jokatuko dute, Caracaseko Hegoameriketako finalean Brasil 64-58ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Txapelketako honetan jokalaririk onena hegaleko Gregory Vargas izan da 13 puntu eta 4 asistentzirekin. Ondoren Jose Vargas izan da 11 punturekin. Barruan, aldiz, Nestor Colmenares 6.8 erreboterekin eta jarraian Gregory Echenique 4.5 erreboterekin.

Olinpiar okoetarako, ordea, euren jokalari izarra gehituko zaie, Milwaukee Buckseko Greivis Vasquez NBAko jokalaria hain zuzen ere. Seigarren denboraldia osatubdu aurten, eta bataz beste 5.7 puntu, 2 errebote eta 4 asistentzi eman ditu.

Partida igande honetan izango da, uztailaren 17an Getxoko Fadura kiroldegian, 19:00etatik aurrera.

# Izen eta Abizenak Posizioa Taldea
Javi SALGADO antolatzailea Movistar Estudiantes (ACB)
Aitor ZUBIZARRETA eskolta College of Idaho (NCAA)
Gaizka MAIZA antolatzailea Sammic ISB (LEB Plata) – Retabet.es GBC (ACB)
Lander LASA hegalekoa TAKE Tolosa (EBA)
Dario BRIZUELA eskolta Movistar Estudiantes (ACB)
Mikel MOTOS hegalekoa Retabet.es GBC (ACB)
Sergio DE LA FUENTE hegal-pibota CBC Valladolid (LEB Plata)
Jorge BILBAO pibota Univ. Texas Arlington (NCAA)
Jon Ander ARANBURU hegal-pibota Fundación Lucentum (LEB Plata)
Julen OLAIZOLA pibota Retabet.es GBC (ACB)
Urko OTEGI pibota Quesos Cerrato (LEB Oro) – Retabet.es GBC (ACB)
Izen eta Abizenak Kargua Taldea
Pablo LASO Entrenatzailea Real Madrid (ACB)
Lorenzo ENCINAS Entr. Laguntzailea Retabet-es (GBC)

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak