EUSKAL KOPA EBA: Fundación Bilbao Basket Fundazioa, txapeldun!

EUSKAL KOPA EBA: Fundación Bilbao Basket Fundazioa, campeón

ARGAZKIA: Basketbasko

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 54 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 60

2024ko Euskal Kopa EBAko finala eta gipuzkoarrek jo zuten lehenik: hasierako 7-0eko partziala, 11-2ra luzatu zena. Bilboko taldeak erreakzio ona izan zuen, lehen laurdena ixteko 17-16ko emaitzarekin. Eta aurretik jarri ziren bigarren laurdenean (19-21). Baina Mondragon Unibertsitatea hobeto amaitu zuen lehen zatia (31-26), 5-0eko partzialaren ondoren.

Eta Julen Berrocalek zuzendutako mutilek bigarrena ireki zuten 4-0ekoarekin, Fundación Bilbao Basket Fundazioak finalaren minuturik onenak eskaini baino lehen: 0-18ko partziala, bost hirukorekin, markagailuan ihes egiteko (35-44). 9 puntu horiek altzor bat ziren puntu gutxiko final batean.

Gipuzkoarrak berriro eraso azken laurdenaren hasieran (42-44), baina beste bi hirukok beharrezko lasaitasuna eman zieten bizkaitarrei. Eta 0-5eko partzialak bilbotarren titulua ziurtatu zuen.

FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 71 – BASKONIA 64

Bilbotarren hirugarren garaipena Euskal Kopan ACB harrobietako derbian iritsi zen, Baskoniaren aurrean. Bizkaitarrek lau hiruko saskiratu zituzten lehen laurdenean, agintea hartzeko (14-11). BIgarrenean, 8 puntuko aldea (31-23). Eta atsedenaldian, 35-29ko emaitza.

Bigarren zatian, gasteiztarren hasierako 0-6koa. Baina Bilbaok erantzun azkarra eman zion: 13-2ko partziale, beste bi hirukorekin. Neurketa kolpez kolpe zihoan eta arabarren txanda izan zen: 0-7eko hirugarren laurdena amaitzeko (48-44).

Baina bizkaiatarrek ez zioten bere aurkariari aukerak eman nahi: 12-3ko partziala berriro ihes egiteko. Eta gero, Iñigo Pedrosaren erakustaldia: hiru hiruko jarraian (sei guztira) Baskoniaren erreakzioa gelditzeko (69-56).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak