ARGAZKIA: Ander Aguirre
Jardunaldi bikaina Barakaldo Basket, Tabirako Baque eta La Salle Bilbao taldeentzat, kadete mailan. Barakaldoko mutilek eta Bilboko neskek 4 partidako aldea dute seigarren postuarekiko, bederatzigarren jardunaldiaren ondoren. Eta durangarrek 2 garaipeneko abantaila dute.
NESKEN JUNIOR
Lointek Gernikak asteburuko garaipen bakarra lortu zuen. Laugarrena jarraian bizkaitarrentzat, arazorik gabe Zarauzen (47-71).
Gure beste bi taldeek ez zuten aukerarik izan liderren aurka. Loiola Indautxuk galdu egin zuen Optica Troconiz Arabaren pistan (74-48), baina hirugarren postuan mantentzen dira. Eta Barakaldo Basketek etxean galdu zuen, Easoren aurka (29-74).
MUTILEN JUNIOR
Oso garaipen garrantzitsua Loiola Indautxuk lortutakoa Bilbon, Mondragon Unibertsitatearen aurrean (105-63), partida bateko eta aberageko abantaila lortuz seigarren postuarekin.
Bilboko derbian, 28-104, Fundación Bilbao Basketet Fundazioa garaile, Centro Estudios Mikeldi USKren aurka.
MUTILEN KADETE
Ezustea Donostian, azkenaurreko sailkatuaren kantxan. Fundación Bilbao Basket Fundazioa liderrak denboraldiko lehen porrota jaso zuen (73-66). Bizkaitarrak 16 puntu atzetik hirugarren laurdenean eta erremontada saiatu zuten, baina bakarrik 5ra hurbildu ahal izan zuten azken txanpan.
Barakaldo Basketek zein Tabirako Baquek garaipenak lortu dituzte A1erako postuetan finkatzeko. Ezkerraldekoek Azkoitian irabazi zuten (81-47) eta bakarrik garaipen bat gehiago behar dute titulurako borrokara sartzeko. Eta durangarrek kolistari irabazi zioten etxean (78-58) bi partidako aldea izateko seigarren postuarekiko.
NESKEN KADETE
A1ra pasea lortzeko zorian dago La Salle, Zarauzen garaipena erraza eskuratu ondoren (49-80). BIlbotarrak lau partido aldea dute seigarren postuarekin.
Eta lidergoan, porrotik gabe, eta jada A1ean dago Lointek Gernika. Bederatzigarren garaopena Malosteko neskentzan (61-47), 33 puntuko aldearekin azken laurdenean eta FSGroupe Arabaren 0-19ko partziala partidari amaiera emateko.