EUSKAL LIGAK: Bigarren itzulia hasi da, etxekoen garaipenekin derbi bizkaitarretan

EUSKAL LIGAK: Bigarren itzulia hasi da, etxekoen garaipenekin derbi bizkaitarretan

Txapelketako zortzigarren jardunaldia, lehen faseko bigarren zatiaren lehena eta ez zen ezusterik egon asteburuan. Derbiak etxekoen kantxetan geratu ziren: garaipenak Santurtzi (MJ), Lointek Gernika (NJ) eta Loiola Indautxurentzat (MK).

MUTILEN JUNIOR

Derbi Santurtzin bigarren itzulia hasteko eta moreek garaipena eskuratu zuten Ibaizabal-en aurka, 79-63ko emaitzarekin. Eneko Izkararen mutilek denboraldiko seigarrena lortu zuten, hirugarren postuan mantentzeko. Partida berdinduta atsedenaldira arte (46-42), baina hirugarren laurdean iritsi zen etxekoen kolpea, 13-2ko partzialarekin.

Eta Donostian, Fundación Bilbao Basketek aurre egin zion liderrari 16. minutura arte (20-27). Gero, Easoren 21-4ko partziala eta 35-14 hirugarren laurdena, partida erabakita uzteko (84-62).

NESKEN JUNIOR

Bizkaiko derbia ere Malosten eta Loiola Indautxu aurretik lehen laurdenean (15-17). Bilbotarren itxaropenak momento horretan amaitu ziren. Lointek Gernika liderrak bizkortu egin zuen eta epaia eman zion partidari 24-12 bikoitzarekin bigarren eta hirugarren laurdenean. Amaieran, 76-53ko emaitzarekin. Eta Landakon, Tabirako Baquek partida bikaina jokatu zuen Electro Alavesa Araskiren aurka, baina beste zerbait gehiago falta zitzaion garaipena borrokatzeko.

MUTILEN KADETE

Derbi Jesuitas Ikastetxean eta Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua lortu zuen A1erako borrokan mantentzeko (83-52 Ibaizabal-en aurrean)

Junior taldeak Donostian galdu zuen, baina Fundación Bilbao Basket-en kadeteak garaipenarekin etorri ziren. 7-1ko balantzea eta bigarren posua Iñigo Furundarenarentzat, beti aurretik egon ziren partida batean. Eta Gasteizen, Santurtzik ez zuen aukerarik izan ATE Asesores Araberriren kantxan (67-56).

NESKEN KADETE

Batu eta jarraitu Lointek Gernikarentzat. 8-0eko balantzea Gaizka Barearen taldearentzat, Bera Berari erraz irabazi ondoren (63-75), bigarren laurden erabakita zegoen neurketa batean (15-40). Eta bi talde bilbotarrek emaitz zabalak jaso zituzten: 93-40 Loiola Indautxurentzat Bidebieta eta 35-61 La Sallerentzat etxean Consulting Alaves Araskiren aurka.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak