EUSKAL LIGAK: Hasi dira bigarren faseak

LIGAS VASCAS: Arrancan las segundas fases

MUTILEN JUNIOR

A1

Garaipen bikoitza lehen jardunaldian. Donostia, Fundación Bilbao Basket-ek Easo gainditu zuen (96-100) luzapenean, 17 puntu erremontatu ondoren higugarren laurdenean. Donostiarrek berdinketa lortu zuten azken minutuan, 7-0ekoarein, baina bilbotarrak nagusitu ziren luzapenean.

Eta Arrasaten, 75-81ko emaitza Loiola Indautxurentzat. Beti aurretik bilbotarrak eta etxekoen bultzadari eutsi zioten azken laurdenean, garaipena ziurtatzeko libre marratik, azken minutuan.

A2

2-2ko balantzea salbaziorako borrokan. Ibaizabalek zein Getxok bi puntugatik irabazi egin zuten, ISB eta Ordiziaren aurka, hurrenez hurren.

Eta porrotak Santurtzirentzat (71-55 Zarautzen) eta Tabirakorentzat, etxean, Amurrioren aurrean (70-77).

NESKEN JUNIOR

A1

Garaipen bikoitza ere nesken junior A1ean. Loiola Indautxu lehen liderra da, 18 puntugatik irabazi ondoren Atletico San Sebastian taldeari (70-52). Bilbotarrek 31 puntuko aldeaz gozatu zuten azken laurdenean.

Leire Vallejoren libre batek garaipena eman zion Lointek Gernikari, Malosten, Easoren aurka (79-78). Bizkaitarrak atzetik partida osoan zehar, baina markagailuari buelta eman zioten 13-4ko partzialari esker, azken laurdenaren hasieran.

A2

Eta hirutik hiru A2 multzoan. Industria Arruti Zornotzak eta Laurok garaipena eskuratu zuen estreinaldian, emaitz erosoekin Bera Bera eta Fundacion Baskoniaren aurka, hurrenez hurren.

Eta La Sallek Easoren kantxan irabazi zuen, 0-18eko partzial ikusgarriari esker azken laurdenean (59-74).

MUTILEN KADETE

A1

Asko lan egin behar izan zuen Fundación Bilbao Basketek Easoren pistan (70-72). Bilbotarrak 15 puntugatik galtzen joan ziren hirugarren laurdenean (44-29) eta 9gatik 7 minuturen faltan (64-55). Une honetan, 2-12ko partziala lortu zuen buelta emateko eta garaipena eskuratzeko.

Tabirako eta Berrio Otxoa taldeen arteko derbia otsailaren 4ean jokatuko da.

A2

Porrot hirukoitza salbaziorako multzoan. Eta emaitza zabalekin. Lehen fasetik zetozen Barakaldo Basketek eta Santurtzik 31 eta 27 puntugatik galdu egin zuten, Zarautzen (85-54) eta Gasteizen (88-61). Eta Ordizian, 57-43ko emaitza Getxorentzat.

NESKEN KADETE

A1

Bigarren faseko hasiera kaskarra Lointek Gernikarentzat. 84-50ko emaitza Movilteck ISB-ren kantxan. Atsedenaldira aurretik joan ondoren (35-37), bizkaitarrek bakarrik 13 puntu saskiratu zituzten bigarren zatian.

A2

Loiola Indautxuk garaipena eskuratu zuten Beasainen, beti aurretik joan ondoren (53-61).

Eta La Sallek galdu egin zuen etxean, Bera Beraren aurrean, 46-58, 0-8ko partzial erabakigarria jaso ondoren azken laurdenean.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak