[box]Lehen faseko seigarren jardunaldia, Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen txapelketak ospatu aurreko azkena. Asteburuak poz partekatua ekarri zuen Urretan eta Jesuitas ikastetxean: Gorka Paternina eta Josu Salvadorren taldeek lehen garaipenez gozatu zuten.[/box]
MUTILEN JUNIOR
Koliderren arteko lehian, Santurtzik ez zuen aukerarik izan Donostian. Easo Gipuzkoa Basket Mandoegik partida erabakita utzi zuen lehen laurdenean, 21-0eko partzial batekin (32-12). Amaieran, 92-79ko emaitza. Moreak hirugarrenak dira, Fundacion Bilbao Basket-ekin berdinduta: bilbotarrek Zast Zarautz-i irabazi zioten (102-41). Eta Urretan, denboraldiko lehen garaipena Ibaizabal-entzat (70-62 Mondragon Unibertsitatearen aurrean). Gorka Paterninaren mutilek sufritzen jakin zuten lehen zatian eta ihes egin ziren azken laurdenaren hasieran.
NESKEN JUNIOR
Gure taldeek garaipen guztiak lortu dituzte txapelketako seigarren jardunaldian. Lointek Gernika liderra da, Azkoitian lortutako garaipenaren ondoren (49-61). TabIrako Baquek azken postuan dagoen Zast Zarautz-en kantxan irabazi egin zuen (40-66), bigarren laurden ikusgarriari esker (6-20). Eta 23-2ko sekulako partzialarekin, Loiola Indautxuk Easo Ibaeta Basket-en aurkako neurketari buelta eman zion, garaipena lortzeko Jesuitas ikastetxean (77-68).
MUTILEN KADETE
Jardunaldiko partida parekatu bakarra Mikel Trueban jokatu zen, non Santurtzi denboraldiko lehen garaipena lortzeko zorian egon zen (49-50). Moreak 10 puntugatik galtzen ari ziren 6 minuturen faltan, baina erremontada bikaina sortu zuten garaipena lortzeko aukerak izateko. Zoritxarrez, Ekiola Ointxe! Irabazlea izan zen. Jardunaldiko beste bi partidetan, Ibaizabal 33 – Fundación 5+11 165 eta Fundación Bilbao Basket 114 – Loiola Indautxu 39.
NESKEN KADETE
Jardunaldiko partidarik interesgarriena Jesuitas ikastetxean jokatu zen: Loiola Indautxu eta La Salle Bilbao-ren arteko derbia, bi taldeekin garaipenik gabe. Amagoia Rekeroren neskek bere minuturik onenez gozatu zuten bigarren laurdenean (22-32) eta aurretik mantendu ziren 25. minutura arte (31-35). Hortik aurrera, Josu Salvador-ren taldeak agintea hartu zuen: 11-0eko partziala aurretik ipintzeko eta 9-0ekoa garaipena eskuratzeko (56-42).
Eta sailkapeneko goiko postuetan, Lointek Gernikak porrotik gabe jarraitzen du, Movilteck ISB-ri erraz irabazi ondoren (65-36).