EUSKAL LIGAK: Lointek Gernika, porrotik gabeko liderra Nesken Kadete mailan

EUSKAL KOPA EBA: Getxo SBT, txapeldun!

[box]Gure asteburuko partidan, Gaizka Barearen neskek garaipen erosoa eskuratu zuten Easo Ibaeta Basket Buruntzaren aurka, lehen postua hartzeko, porrotik gabe. Jardunaldiko derbi bakarrean, Mutilen Kadete mailan, Fundacion Bilbao Basketek argi eta garbi irabazi zion Ibaizabal taldeari.[/box]

MUTILEN JUNIOR

Denboraldiko lehen porrota jaso zuen Santurtzik, BAKH kiroldegian, atsedenaldian erabakitako partida batean (62-34, 108-74 amaieran). Moreek 2-1eko balantzea dute, Fundación Bilbao Basketek bezala. Bilbotarrek azken laurden handia behar zuen (29-14) Take Burruntzi gainditzeko (96-84). Eta Ibaizabalek ez zuen aukerarik izan Easoren aurka, lehen zati ona jokatu ondoren (50-88).

NESKEN JUNIOR

Porrot guztiak gure taldeentzat hirugarren jardunaldian. Emaitz parekatuena Bilboko Jesuitas ikastetxean gertatu zen, non etxekoek galdu egin zuten Fundibide ISB-ren aurka, 57-65eko emaitzarekin. Hirugarren laurdena klabea izan zen (9-24) bai Bilbon bai FSGRoupe Arabaren kantxan (13-2). Gasteizen, Lointek Gernikak ezin zuen irabazi (60-43). Eta Tabirako Baquek argi eta garbi galdu zuen Donostian (74-49).

MUTILEN KADETE

Emoziorik gabe La Kasillako derbian: 113-29ko emaitza Fundacion Bilbao Basket-entzat, Ibaizabalen aurka. Emaitz zabala ere Santurtzin: etxekoek 37-88 galdu zuen Easoren aurrean. Eta Iturripen, denboraldiko lehen porrota Loiola Indautxurentzat, luzapenean (91-84). Bilbotarrek 6 puntuko aldea izan zuen azken laurdenean (68-74), baina etxekoek berdinketa lortu zuten hirukoei esker. Eta luzapenean, Maidaganek 5 puntu klabe saskiratu zituen.

NESKEN KADETE

Sailkapeneko lehen postura igo da Lointek Gernika (aberageri esker) denboraldiko hirugarren garaipena lortu ondoren, Malosten: 77-48 Easo Ibaeta Basket Buruntzaren aurka. Gaizka Barearen taldeak ez zion aukerarik eman, hasiera onarekin (10-4). Etxekoek 10-12 puntuko aldea izan zuen hirugarren laurdenera arte. Momentu honetan, Lointekek partida erabakita utzi zuen, 17-2ko partzial ikusgarriarekin (56-25).

Jesuitas Ikastetxean, azken txanpan lortutako 0-9ko partzialak garaipena eman zion Consulting Alaves Araskiri. Loiola Indautxuk 9 puntuko aldea izan zuen hirugarren laurdenean. Eta Azkoitian, La Salle Bilbaok ezin izan zuen saskiratu partidako 13. minutura arte. Amaieran, 61-28ko emaitza.

02/10/2022 Lointek Gernika - Easo (LV Cad Fem)

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak