EUSKAL LIGAK: Lointek Gernika, porrotik gabeko liderra Nesken Kadete mailan
MUTILEN JUNIOR
Denboraldiko lehen porrota jaso zuen Santurtzik, BAKH kiroldegian, atsedenaldian erabakitako partida batean (62-34, 108-74 amaieran). Moreek 2-1eko balantzea dute, Fundación Bilbao Basketek bezala. Bilbotarrek azken laurden handia behar zuen (29-14) Take Burruntzi gainditzeko (96-84). Eta Ibaizabalek ez zuen aukerarik izan Easoren aurka, lehen zati ona jokatu ondoren (50-88).
NESKEN JUNIOR
Porrot guztiak gure taldeentzat hirugarren jardunaldian. Emaitz parekatuena Bilboko Jesuitas ikastetxean gertatu zen, non etxekoek galdu egin zuten Fundibide ISB-ren aurka, 57-65eko emaitzarekin. Hirugarren laurdena klabea izan zen (9-24) bai Bilbon bai FSGRoupe Arabaren kantxan (13-2). Gasteizen, Lointek Gernikak ezin zuen irabazi (60-43). Eta Tabirako Baquek argi eta garbi galdu zuen Donostian (74-49).
MUTILEN KADETE
Emoziorik gabe La Kasillako derbian: 113-29ko emaitza Fundacion Bilbao Basket-entzat, Ibaizabalen aurka. Emaitz zabala ere Santurtzin: etxekoek 37-88 galdu zuen Easoren aurrean. Eta Iturripen, denboraldiko lehen porrota Loiola Indautxurentzat, luzapenean (91-84). Bilbotarrek 6 puntuko aldea izan zuen azken laurdenean (68-74), baina etxekoek berdinketa lortu zuten hirukoei esker. Eta luzapenean, Maidaganek 5 puntu klabe saskiratu zituen.
NESKEN KADETE
Sailkapeneko lehen postura igo da Lointek Gernika (aberageri esker) denboraldiko hirugarren garaipena lortu ondoren, Malosten: 77-48 Easo Ibaeta Basket Buruntzaren aurka. Gaizka Barearen taldeak ez zion aukerarik eman, hasiera onarekin (10-4). Etxekoek 10-12 puntuko aldea izan zuen hirugarren laurdenera arte. Momentu honetan, Lointekek partida erabakita utzi zuen, 17-2ko partzial ikusgarriarekin (56-25).
Jesuitas Ikastetxean, azken txanpan lortutako 0-9ko partzialak garaipena eman zion Consulting Alaves Araskiri. Loiola Indautxuk 9 puntuko aldea izan zuen hirugarren laurdenean. Eta Azkoitian, La Salle Bilbaok ezin izan zuen saskiratu partidako 13. minutura arte. Amaieran, 61-28ko emaitza.