EUSKAL LIGAK: Loiola Indautxuren estreinaldia Nesken Junior mailan

EUSKAL KOPA EBA: Getxo SBT, txapeldun!

[box]Denboraldiko bosgarren jardunaldia eta gure taldeek bere tokia hartzen jarraitzen dute. Lointek Gernika goiko postuetan dago bere bi multzoetan; Santurtzik laugarrena lortu zuen Mutilen Juniorrean eta, Nesken mailan, Loiola Indautxuk denboraldiko lehen garaipenaz gozatu zuen.[/box]

MUTILEN JUNIOR

Beste garaipen bat Santurtzirentzat txapelketako lehen fasean. Eneko Izakaren mutilek laugarren lortu zuten Zast Zarautz-i irabazita (91-67), lehen laurdenean ihes egin eta gero 20-4ko partzialari esker. Eta La Kasillan, Fundacion Bibao Basket-ek ez zuen arazorik izan Ibaizabal-en aurkako derbian (96-45).

NESKEN JUNIOR

Denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen Loiola Indautxuk, Zarautzen (29-40). Txutxi Paredes-en neskak beti aurretik markagailuan eta ihes egin ziren hirugarren laurdenean (18-31). Eta Malosten, jardunaldiko derbia. Etxekoel aprobetxatu zuten kolider bihurtzeko. BIgarren laurdenean sortutako 18-0eko partzialak erabakita utzi zuen Lointek Gernika-Tabirako partida.

MUTILEN KADETE

Derbi Bilbon eta Fundación Bilbao Basket-ek garaipen erosoa erdietsi zuen Santurtziren aurka (110-37). Pasaden jardunaldian lortutako garaipenaren ondoren, Ibaizabalek galdu egin zuen Arrasaten (81-57), atsedenaldira arte parekatua egon zen neurketa batean. Eta erdiko bi laurden kaskarrak (48-17) aukerarik gabe utzi zioten Loiola Indautxuri Gasteizen (73-59).

NESKEN KADETE

Derbi ere Jesuitas Ikastetxean, sorpresarik gabe: 31-108ko emaitza Lointek Gernikarentzat. Gaizka Barearen taldeak lehen postua harrapatu du aberageri esker. Bere aldetik, La Salle Bilbaok ez zuen aukerarik izan Bera Beraren kantxan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak