Kadete Gizonezkoen Amaiera Fasea asteburu honetan jokatu da Durangoko Landako Kiroldegian, eta ez da ezusteko handirik egon, Unamuno kaudimen handiarekin irabazi baitu Bizkaiko txapelketa, lehenengo bi jardunaldietan irabazi ondoren, hirugarren jardunaldian Getxori (47-80) irabazita. Partidua galdu arren, Getxok ez zuen amore eman eta aurreko partiduak irabazi zituztenez, Bizkaiko txapeldunordeak dira. Hirugarren posizioa Tabirakok erdietsi du, lehenengo garaipena Leioaren aurka lortuz, (56-39).
SAILKAPENA – KADETE GIZONEZKOAK
1) Unamuno
2) Getxo
3) Tabirako Baqué
4) Leioa SBT
GETXO 47 – UNAMUNO 80
TABIRAKO BAQUÉ 56 – LEIOA 39