Ostiral honetatik igandera arte, 4 talde bizkaitar elkarren aurka arituko dira Junior Gizonezkoen Ligako Bizkaiko titulua lortzeko helburuarekin. Unamuno, Leioa, Loiola eta Tabirako dira parte hartuko duten taldeak. Txapelketa Amorebieta-Etxanoko Larrea Kiroldegian jokatuko da. Loiola Indautxuk iaz irabazi zuen, eta aurten titulua defendatuko dute.
Bizkaiko gizonezkoen lau talderik onenak elkarren kontra arituko dira ligaxka eran, guztiek guztien kontra, alegia. Faboritoa Unamuno da, Euskal Ligako txapelduna baita, eta kategoriako Espainiako Txapelketa jokatu berri du Pontevedran. Baina gainontzeko taldeek zailtasun ugari jarriko dizkiete. Loiola Indautxuk iazko titulua defendatu nahi du, eta horrez gain, Leioak eta Tabirakok egin duten lana ere aipatzekoa da.
EGUTEGIA
Maiatzak 16, barikua
17:30. Tabirako Baqué-Unamuno
19:30. Leioa SBT-Loiola Indautxu
Maiatzak 17, zapatua
16:00. Tabirako Baqué-Loiola Ind.
18:00. Unamuno-Leioa SBT
Maiatzak 18, domeka
10:00. Leioa SBT-Tabirako Baqué
12:00. Loiola Indautxu-Unamuno