Haur Nesken Fase Finalak: Gernika Txiki txapeldun kaudimenez

Haur Nesken Fase Finalak: Gernika Txiki txapeldun kaudimenez

Badugu txapelduna errendimendu-maila ibilbidean murgildutako neskei dagokienez. Gernikako taldea izan da uste bezala, aurretik Liga Erregularrean erakutsitako nagusitasuna azalduz. Bizkaiko hoberena bilakatu da horrela eta Eskola Jokoetarako sailkapena lortuta Euskadiko titulua jokatuko du. Izan ere, hura eskuratuta Espainiakoan egoteko postu bati hautatuko lukete.

79-23 irabazi zion Gernika Txikik Loiola Indautxuri kolorerik gabeko partiduan. Bi luzapen jokatu izanak Neke handia ekarri zien Indautxukoei eta erabakigarri irten ziren gernikarrak lehen 8 minutuetan lehia ia itxita utziz, 17-0 eta lehenbiziko laurdena amaituta 23-6.

Loiolak baloiaren abiadura nolabait kontrolatu baina saskiraketa gehienak erratzen zituen. Halere, bigarren laurdenean indartsu aritu ziren defentsan eta hurrengoan zertxobait hobetu zuten ere erasoa. Kontua da ez zutela orekarik bi eremuetan.

Emozio nabarmenagoa izan zuen ordea Lauro eta Tabirako Jesuitak aurkarien artekoa, 36-42. Kasu honetan, ez zen ugari nabaritu finalaurrekoetan bi luzapen jokatu eta azkenean galdu izanak. Abantaila areagotu zezaketen Loiukoak, baina ez zitzaizkien banakako hainbat puntu sartu eta ostera bigarren laurdenetik aurrera airea galtzen joan ziren eta pixkanaka ihes egin zitzaien lehia. Urizarbarrena eta Barturen protagonistak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak