Tabirakon jokatu zen maila berezi honen Fase Finala. Bertan, 68-61 irabazi zion Tabirakok Escolapiosi partidu erabakigarrian eta txapeldun bihurtu zen horri esker. La Salle izan zen hirugarren bestalde, Loiolari 58-82 garaituta.
Parekatua zen lehen laurdena, 18-18 orotara. Aurreratzen saiatzen ziren durangarrak baina berehala berdintzen zuten bilbotarrak eta desabantaila eskasez bukatzen zuten bigarrena, 34-37. Txandaketa urriagoak zituen Escolapiosek eta hura falten pisuarekin batera elkartu zen beraientzat gauzak konplexuago jarriz. Hala ere, 49-49 bukatzen zuen hirugarren parteak. Azkenean, Anasagasti suertatu zen erabakigarri hiruko bat eta puntu bakan batzuk sartuta -61-68-.