Fitxajeak VI. kapitulua: EBA – Centro de Estudios Mikeldi

xabi martín, mikeldi, centro de estudios, unamuno
xabi martín, mikeldi, centro de estudios, unamuno

Hauxe da aurten Espainiako Saskibaloi Federazioaren liga desberdinetan parte hartuko duten talde bizkaitarrei egingo diogun azkeneko errepasoa. Kasu honetan, EBA mailan bere bigarren denboraldia jarraian jokatuko duen Centro de Estudios Mikeldi dugu hizpide. Jokalari gazteez josita, taldeak bere filosofia aldatu du batez ere esperientzia handiko entrenatzaile batek, Txutxi Solarek hain zuzen ere, taldea zuzenduko duelako, eta jokalari gazteen alde apustu egin duelako.

Formakuntza arloan, Unamuno kluba erreferentzia izaten ari da bai Bizkaia zein Euskadi mailan, eta EBA-n daukaten taldea proiekzio handiko jokalariak kokatzeko tokia izatea nahi dute. Jon Peña eta Ander Perez alde egin eta gero, udan egindako lan gogorrak kalitatezko jokalari gazteak ekartzeko balio izan du, ezarritako helburua lortuz.

Jokoa antolatzen bi jokalari berri daude. Alde batetik, Xabi Gomezek esperientzia ekarriko du urte betez gure lehiaketetatik at egon eta gero; bestalde, Araberritik Dani Lorenzo, 21 urteko gaztea etorri da. 1´77 m.-ko altuerarekin, fisikoki oso ondo prestatutako jokalaria da, eta taldeko itxaropenen zati handi bat beregan daude jarrita.

Hegalekoen artean, Jagoba Guerrerok EBA mailako jokalari bezala hazten jarraitu nahi du, eta bere ondoan Xabi Martin beteranoa edukiko du. Horietaz aparte, fitxaketen arloan Iker Andia Valencia Basqueteko harrobian egondakoa, Askatuak taldean ibili zen iaz Adecco Platan. Bizkaitarrak minutuak izateko gogor lan egin beharko du, bere ondoan Israel Ortiz de Zarate edo Bilbao Basketek utzitako Nikola Lucic egongo baitira. Azken honek, junior fitxa izango du.

Saskitik gertu, eskarmentu handiko bi bizkaitar egongo dira, Gorka Garzon eta Jon Oyanguren. Beraien postuan ere, Olabidetik etorritako Mikel Eiguren eta Derlis Chavez izango dira. Senior maila esperientzia berria izango da azken honentzat, eta Lehenengo Mailako fitxa izan arren, Txutxi Solaren aginduetara egongo da sarritan. Eta proiektu honetara gehitu den azkenekoa Jon Ander Cuadra, Mikel Cuadra mitikoaren semea da. Senior kategorian debuta egingo du eta Zornotza ST-ri lotuta egongo da aldi berean.

Entrenatzaileak erabiliko dituen beste jokalari batzuk Pablo Alonso, Gaizka Tellitu edota Joseba Amutxastegi izango dira.

Lan honek jokalari gazteak haztea du helburu, taldeak EBA-n beharko duen sendotasuna jokalari beteranoekin ziurtatuz.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak