Haurren eta Nerabeen Arretarako eta Emakumeen aurkako Indarkeriarako postontzia

You are here:

Haur eta nerabeentzako espazio seguruak sortzea eta edozein indarkeriatik edo abusutik babestea lehentasunezko zeregina da Bizkaiko Saskibaloi Federazioarentzat. Gurea bezalako erakunde batek bermatu behar duen oinarrizko eskubide bat da. Erakunde horri 10.000 adingabe inguru daude atxikita zuzenean edo zeharka, eta familiek eta teknikariek eta zuzendariek ere osatzen dute.

Izan ere, Bizkaiko saskibaloia osatzen duen giza talde zabal hori ahulenen errespetuan eta babesean, adingabeen interes gorenean oinarritutako harreman-esparru batean moldatu behar da.

Eta saskibaloiak haur eta nerabeentzako eremu segurua izan behar badu, emakumeentzat ere segurua izan behar du. Errespetuak gure kiroleko estamentu guztiak gidatu behar ditu, eta bereziki emakumezko kideak (jokalariak, entrenatzaileak, mahaiko ofizialak, zuzendariak…), jasaten ari diren edozein jazarpen- edo indarkeria-egoera salatzera animatzen ditugulako.

Jarraian, dauden kanalen berri emango dugu:

Arreta-postontzia

BIZKAIKO SASKIBALOI FEDERAZIOA

Adingabea babesteko arduraduna:

    • ayudaalmenor@bizkaiabasket.com
    • 94 439 57 22
    • Jesús Ituiño / Iñaki Camarero

BIZKAIKO SASKIBALOI FEDERAZIOA

Berdintasun Batzordea:

  • secretaria@bizkaiabasket.com
  • 94 439 57 22
  • Secretaria

Haur eta Nerabeentzako Arreta Zerbitzuaren (Zeuk Esan) kontsulta-postontzia da. Gune honetan kontsultak egin ditzakezu, kezkatzen zaituen zerbaiti buruz galdetu, duzun zalantzaren bati buruz hitz egin edo interesatzen zaizun gairen bati buruz dituzun pentsamenduak eta sentimenduak partekatu, betiere adingabe batekin harremana badu.

Gogoratu erabat anonimoa dela, eta, beraz, idatzi dezakegun helbide elektroniko bat baino ez duzu gehitu beharko. Saiatuko gara lehenbailehen erantzuten. Laster arte!!

E-posta: zeukesan@euskadi.eus

Genero Indarkeriaren Biktimentzat 24orduko/Telefono Bidezko Arreta Zerbitzua

• 24 ordutako zerbitzua, doan eta ezkutukoa
• Telefono bidezko arreta psikologikoa.
• Genero-indarkeria pairatzen duten emakumeentzat eta halakoren bat sumatu dutenentzat.
• 51 hizkuntzatan erantzuten  dizugu, euskaraz eta gaztelaniaz gain.

Informazioa jaso nahi baduzu, deitu 900 840 111 telefonora.