Datorren larunbatean, otsailaren 28an, Bizkaia GDKOk garrantzia handiko partidua jokatu behar du Emakumezkoen Ligan Alimentos de Zamora taldearen aurka. Neurketa Galdakaoko Urreta Kiroldegian jokatuko da goizeko 12:00etan, eta Galdakaoko klubak omenaldi txikia egingo dio Hodei Eguiluz herritarrari.
Jadanik 120 egun igaro dira Galdakaoko gaztea Amberesen 8Belgikan) desagertu zela, eta Ibaizabal klubak omenaldi txikia egingo dio kamiseta solidarioa eramanez. Bizkaiako Saskibaloi Federazioak eta bere BizkaiaBasket Fundazioak ekintza horrekin bat egiten dute.