Taldeen inskripzioak 2014/15 denboraldirako

secretaria
secretaria

Orain dela gutxi 2013/14 denboraldiari amaiera jarri diogun arren, Bizkaiko klubek atsedenik ez dute, eta gaurtik aurrera eta uztailaren 10era arte, 2014/15 denboraldirako euren talde federatuak inskribatzeko epea zabalik dute. Inskripzioak web orrialdearen bidez egin behar dira.

Klubek euren taldeen inskripzioa Federazioaren web orrialdean egin behar dute (www.bizkaiabasket.com). Federazioko idazkaritzatik, beharrezkoa duzuen informazioa erantsirik ematen zaizue. ERANTSITAKO INFORMAZIOA

Inskripzioaren kuota 210€-koa da, eta ez da pasadan denboraldiko zorrak ordaindu ez dituzten taldeen inskripziorik onartuko. Gizonezkoen eta emakumezkoen Berezi eta Lehenengo Mailako mailetan, ezin izango dira klub bereko talde bi INSKRIBATU.

Behar beharrezkoa da web orrialdearen bitartez taldeen inskripzioa burutzeko, klub guztiek euren “Bizkaiabasket.com” helbide elektronikoa aktibatuta izatea, programak abisoak bidaliko baititu helbide elektroniko horietara. Beraz, norbaitek arazorik izanez gero, ahalik eta arinen federazio honi jakinarazi, informatika sailak arazoa konpondu dezan.

“Web bulegora” sartzeko kodeak, PASADAN DENBORALDIAN ERABILI ZIREN KODE BERBERAK DIRA. Kluben batek kodeak galdu izan balitu, Federazio honi eskatu beharko dizkio, klubaren helbide elektronikoaren bidez “Bizkaiabasket.com” honako hau adieraziz: izena, abizen bi, NAN zenbakia, eskuko telefonoaren zenbakia eta klubean pertsona eskatzaileak duen kargua.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak