Javi García Panizo, hainbat taldeetan ibili eta gero Paules taldera itzuli da

Javi García Panizo, hainbat taldeetan ibili eta gero Paules taldera itzuli da

[box] Javier Garcia Panizo saskibaloi munduko ibiltaria dugu. Saskibaloiaren momentu gozoenetan kirol honen aldeko apustua egin zuen eta kirol honetaz bizi izan ahal diren pribilegiatuetariko bat dela esan dezakegu. Handitasunik gabe, beti lanerako prest, orain hiru hamarkada Barakaldon ohikoa zen bezala. Izan ere Garcia Panizo Barakaldon jaio eta hazi zen. Paules ikastetxe eta klubean hezi zen eta orain bueltan da beste liga eta mailetan jasotako esperientzia emateko. [/box]

PANIZO-BB-TM

Gazteenek ez dute Javi Garcia Panizoren ibilbidea ezagutzen. Orain Bilbao Basketeko entrenatzaile bezala ikusi dute azken bi MiniKopetan- Azken esperientzia honi buruz egindako lana aztertu du: “ Murtziaren aurkako partidua eta gero, zeienetan irabaziz gero Fase Finalera sailkatuko ginakeen, baina lur jota bukatu genuen. Andorra eta Estudianteseri aise irabazi eta gero eta Juventud taldearen aurka partidaren 3 laurdenetan lehiatu eta gero esperantza asko genituen. Normala da umeak negar egin izana. Baina pare bat egun pasa eta gero, Murtziak fisiko ikaragarria zuen eta irabaztea oso zaila zen, nahiz eta ongi lehiatu ginen”.

Entrenatzaile Barakaldarrak aurten izandako taldeari dagokionez, “Ez genuen talde titularrik. Aurten maila oso parekatua genuen eta ez zegoen faborito argi bat”.

Beste edizio batzuetan baino lehiakorragoa izanari hurrengo arrazoia eman zion “gehiago entrenatu dugu eta hori nabaritu dugu, izan ere talde landu honekin gauza asko praktikatu ditugu”.

MiniKopa bukatu zen eta hurrengo erronka lurraldeen arteko Mini mailako Euskadiko Txapelketa izango da. Gizonezkoen mailako Bizkaiko hautatzailea da eta zerrendak nola osatu dituzten azaldu digute.

“Adin hauetan oso zaila da selekzio bat egitea. Datu asko erabili ditugu: partiduak ikusten joan gara, Bizkaiko Federazioak pasa den kurtsoan antolatutako Topaketetan parte hartu dugu. Teknifikazio Programako informazioa jaso dugu…eta hortik lehenengo zerrenda egin genuen baina gero ere partiduak ikusten jarraitu dugu eta aurrerago ere izen berriak sartzeko irekita egongo da”.

Pixkanaka hautatutakoak agertzen hari dira eta momentu honetan 18 jokalari dira aurre-selekzioarekin leian dabiltzanak.Zalantzarik gabe, entrenatzaile berri honek erasoko jokoan, aurkariaren saskia etengabe erasotzearen aztarna multzo honetan eta Euskadiko Txapelketan ikusgai egongo da.

Javier Garcia Panizok gauza gehiagorako denbora du. Gaur egun CB Paules taldeko kirol zuzendaria da eta jokatzeko ilusioa bizirik dauka. Baina ez dauka Gizonezkoen Bigarren Nazional mailako taldearekin lizentzia dauka. Printzipioz Menorcan bukaera eman zion bere kirol ibilbideari baina bere 37 urterekin oraindik ere jokatzen dihardu, izan ere “fisikoki ondo aurkitzen naiz eta nire anaiekin erregionaletan jokatu nahi nuen”. Ilusioa berriz berreskerutau zuen “Avilarekin fitxatu nuenean koordinadore lana egiteko eta azken urtean entrenatzailean liga batera apuntatu ginen. Astean birritan entrenatzen genuen eta batzuetan Zilarrezko LEB-ekoekin eta berriz ere jokatzeko gogoa piztu zitzaidan” Barakaldora itzuli zen eta “Mikel Presidenteak jokatzeko eskatu zidan laguntzeko, 5 edo 10 miniturako baino ez, izan ere jokalari gutxi ditugu eta hori dela eta, entrenatzaile eta jokalari bezala aritu behar naiz”.

TORNEO-ZAZPE-paules-ibaizab

Itzulera ez zen soilik jokalari eta tekniko bezala izan, baizik eta kirol zuzendari lanak ere egiten ditu Javi Garcia Panizok. “ Entrenatzaileekin dudan hurbiltasuna asko gustatzen zait, edozeinek bere zalantzak galdetzen dizkit eta denon artean zalantzak eta ariketa motak adosten ditugu”. Entrenatzaileen lanean hobetzeko eta laguntzeko grabatu egiten ditu eta gero lana aztertzeko esertzen dira, helburuak bete duten ikusteko, ariketak ondo eginak ote dauden ikusteko. Lan guztiz hezitzailea.

PANIZO-PAULES

CB Paúles taldeko jokalari eta entrenatzailea, “garai zoragarri batean hezi nintzen ikastetxean. Oso belaunaldi ederra genuen, fisiko handiarekin. Euskal Ligara joatea lortu genuen, Paules bezalako klub batean ezinezkoa zirudiena”  Eta hortik Patronatorako saltoa eman zuen. “Junior mailako bigarren urtea amaitu nuenean deitu ninduten eta 4 urte zoragarri eman nituen bertan, lehendabizi Nazional mailako Lehen mailan eta gero EBAn”. Bertan hegaleko jokalari izatetik, Ortun-en amesgaiztoa bihurtuz, antolatzaile garai izatera bihurtu zen,Mikel Simoren lesioarekin, Txutxi Solarrek  joko zuzendari bezala jokatzera behartu zuen.

Orain, 37 urterekin, Panizok ibilbide oparoa harrotasunez erakutsi dezake. Patronatotik pasa eta gero 2004ean EBAko hainbat taldeetatik pasako zen ibilbidea hasi zuen, Chantada,Obila,Santurtzi,Almendralejo,Ciutadella. Obilan harrobiko kudeatzailea izan zen 2011 eta 2015 urteak bitartean, Zilarrezko LEB-eko konfiantzazko gizona izanik. Barakaldoko entrenatzailea esperientzia honek bizitzan emandako esperientziarekin geratzen da. “ Alde batetik, zure etxetik 22 urterik irten duzunean eta etxeko gauzarik egiten ez duzunean, arauak errespetatu behar dituzula ikasten duzu. Zure konfort eremutik irtetean arraro sentitzen ziren. Beste alde batetik pertsonekin geratzen zara. Honekin aberats egiten ez bazara eta ez bazaren telebistan agertzen, garrantzitsuena ezagutzen dituzun pertsonak dira eta hauekin izandako bizipenak”.

Baina jokalari eta entrenatzaile handi askorekin jokatu eta gero, besteak beste Figueroa,Vidorreta edo Mangas, Javi Garcia Panizo norbaitekin geratu behar bada ez dauka zalantzarik: “ honetan sartu ninduena nire anai Pedro izan zen,beti uste izan zuen nik nire aukera izango nuela lan egin eta entrenatzen banuen”.

Panizoren kirol ibilbidearen ibilbide azkar honetan argi geratzen da tekniko eta jokalari honek saskibaloiarekiko duen maitasuna eta gogor lan egiteak saria izaten duela.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak