BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Ia guztia argi dago

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Ia guztia argi dago

Ia dena erabakita dago Bizkaiko Liga Berezietan, lehen postu guztiek jabea dute, bigarren posturen bat erabakitzeke dago eta jaitsierako postu zuzen guztiak ia esleituta daude. Hori bai, oraindik parti zehatz erabakigarri batzuk daude eta abenduaren 11 arte itxaron beharko da dena erabakitzeko.

GIZONEZKO KADETEAK

Zalantzaren bat bazegoen, hau pasa den larunbatean konpondu zen A multzoan. Goiko postuetan Leioak tabirakori irabazteko asko sufritu zuen Durangon. Tabirakok garaipena behar zuen  eta 36 puntuko aldearekin,horrela lehen postua eskuratu ahal izateko. Oso zaila zen, izan ere Leioa partidurik galdu gabe zegoen.

Hasieran soilik Antton Valverdek erantzun zien Leioaren erasoei, lehen 10 puntuak berarenak izan ziren. 5. Minuturako 10-11. Leioak ez zuen alderik lortzen, ez zegoen eroso eta jaurtiketa libreei esker aurretik egotea lortu zuen (20-25,14.minuturako).

Baina Tabirak arazoak zituen erasoan, Leioak aldea jartzea lortu zuen, atsedenaldiko 25-38tik partidu amaierako 12 minutu falta zirenerako 33-47ra, Burgos eta Barcenaren hirukoei esker. Baina Tabirako oso talde lehiakorra da, Tellitu eta Valverdek bere taldea lepoan hartu eta hirukoak sartzea lortu zituzten. Durangarrak susto txiki bat ematetik gertu izan ziren. Azkenean 62-65. Horrenbestez lehen postua bermatua du Leioak.

Multzo honetan Unamunok Zornotzari irabazi zion, honela Bilbotarrek 3 garaipen eta 5 porrot dituzte eta Berrio Otxoak Leioari irabazi beharko dio azken jardunaldian maila mantentzeko kruzeak ekiditeko.

B Multzoan La Sallek 107-19 irabazi zion GetxoSaskiri eta Tabirakorekin kruzatuko da. Bigarren postua Construcciones Armetirentzat izan da eta Euskal Ligara igotzeko kanporaketa Leioaren aurka jokatuko du. Ibaizabalek bere partidua galdu zuen, baina horrek ez dio sailkapenean eragingo.Loiola Indautxurentzat oso garaipen garrantzitsua izan zen (64-50), horrela hirugarren postua lortuz eta maila mantentzeko kruzeak ekidituz.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A multzoan oraindik ere gauzak argitzeko daude, nork bukatuko duen bigarren postuan eta nork jarraituko dion Loiola Indautxuri Euskal Ligarako igoera kruzean eta nork galduko duen maila zuzena. Unamunok 72-58 Escolapiosi eta Euskuba Tabernak Loiolarekin galdu zuen 89-45, beraz dena Ibaizabal eta Unamunoren arteko zuzeneko partiduan erabakiko da. Zornotzak 49-58 irabazi zion Askartzari eta jaitsiera zuzena oraindik erabakitzeke dago, Escolapiosek Askartzaren aurka jokatuko du. Kontuan izan beharko dira berdinketa bikoitzak eta hirukoitzak. Bilbotarrek 2 puntu baino gehiagoko aldeagatik irabazi beharko dute maila mantentzeko baina karanbolak ugariak dira.

Berrio Otxoa sendo dago B multzoan eta Leioak ere  ziurtatuta du Euskal Ligako kruzea jokatzea. Beraien arteko partidu zuzenak lehenengo eta bigarren postuak erabakiko ditu.

Lehenengo kanporaketan Loiola ekiditea oso garrantzitsua da. Behetik emozio handia dago Padura, Tabirako eta La Salleren artean. Jardunaldi honetan hirurek galdu dute eta 10.jardunaldian erabakiko da dena. Padura eta La Selleren aurkako partidua oso garrantzitsua izango da.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Dena dago erabakita A multzoan. Gernikak 73-54 irabazi zion Zornotzari eta hauek kruzeetatik kanpo daude.Lauro lehenengo izango da, Gernika bigarren, Zornotza hirugarren, Tabirako Laugarren, Unamuno bosgarren eta GetxoSaskik maila galduz. Horrela bukatuko da, azken jardunaldian edozer gertatzen dela.

B multzoan zalantza gehiago daude. Escolapiosek 40-65 irabazi zion La Salleri eta Askartzak ezin izan zuen Mungiarekin 59-44 eta maila galdutzat ematen du. Abenduaren 6an jokatuko den Paules eta Tabirakoren arteko partidu atzeratua oso garrantzitsua izango da eta Euskal Ligako kruzea nork jokatuko duen jakingo da. Partidu hori galtzen duenak baliteke maila mantentzeko kruzeak ere jokatu behar izatea.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Lehen postua konfirmatuta La Sallerentzat. Unamunok 37-58 irabazi zion GetxoSaskiri eta horrela bere bigarren postua konfirmatu du. Hori-Beltzek hirugarren postuarekin konformatu beharko dira. Laurok 40-53 irabazi zion Leioari, jaitsiera zuzena ekidituz.

Leioarrei averagea irabazita diete eta Laurok azken jardunaldian GetxoSaskiri irabazten badio eta Leioak Askartzarekin galtzen badu, leioarrek maila galduko dute. Leioak berea irabaztea nahiko du, eta posible du gaur egun Askartzak duen 4. Postua eskuratzea. Emozio asko izango dugu.

B multzoan Mungiak 64-44 irabazi zion Zornotzari, berdeen partida pobre batean, bigarren postuak ihes egin dielarik. Zornotzarrak hirugarren diram Escolapiosek 33-50 irabazi zion Tabirakori eta ezingo dute laugarren postua hobetu. Tabirako eta Bar Bira Portugalete bosgarren eta seigarren postuan daude, hurrenez urren.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak