BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: liderrak sendo diraute

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: liderrak sendo diraute

Zortzigarren jardunaldiak gauza asko argi uzteko balio izan du. Zenbait talde sailkatu dira Euskal Ligarako kruzeak jokatzeko, beste talde batzuk matematikoki maila galdu dute eta oraindik emozio asko dago bigarren postu batzuetarako eta maila mantentzeko lehiarako.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A Multzoko goialdekoek ez dute amore ematen eta beheko aldean argi dago GetxoSaskik denboraldiko bigarren zatia A2 mailan jokatuko duela, Unamunoren aurka 47-20 galdu eta gero. 4. Eta 5. Postuan nor geratuko den jakiteke gaude, tea horretan dabiltza Tabirako eta Unamuno, maila mantentzeko kruzeak jokatu beharko dituztelarik. Goitik Laurok 38-48 irabazi zion Gernikari eta lider dira. Bigarren posturako lehia Zornotzak eta Gernikak jokatuko dute datorren igandean. Zornotzak +6 du joanekotik eta hori erabakigarria izan daiteke.

B multzoa lasaiago dago. Mungiak maila galdua du, Escolapios lider da partidurik galdu gabe. Askartzak eta La Sallek 4. Eta 5. Postua okupatuko dute, maila mantentzeko borrokatuz. Tabirakok bigarren postua lortzen saiatuko da Escolapiosen aurka 42-46 galdu eta gero. Partidu horretan dena erabakiko da. Partida hau Abenduaren 6an jokatuko da.

GIZONEZKO KADETEAK

Zornotzak maila galdu du A Multzoan. Unamuno eta Berrio Otxoak hirugarren postuaren lehian dihar dute, lasaitasunekoa. Leioraren 85-47 eta Tabirakoren 55-80 aurkako partidak galdu eta gero, zailago dute. Santutxuk partidu bateko abantaila dauka. Goitik Leioak eta Tabirakok Euskal Ligarako kruzeak jokatuko dituzte eta datorren larunbateko beraien arteko partiduan erabakiko da nork eskuratzen duen lehen postua eta nork bigarrena. Normalena Leioak lehen postua lortzea izango da, izan ere +36ko abantaila du.

B multzoan ere argi dago La Salle eta Construcciones Armeti izango direla lehenengo eta bigarren eta badirudi 10.jardunaldian erabakiko dela guztia. Padurak 77-39 galdu zuen Ibaizabalen aurka eta Santurtzik 93-32 La Salleren aurka. Loiolak partidua atzeratu zuen. Getxosaskik oso zail izango du jaitsiera zuzena duen postua ekiditea.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A Multzoan espero zena gertatu da. La Sallek Euskal Ligara igotzeko kruzeak jokatuko du Getxosaskiri 51-38 irabazi eta gero. Bi jardunaldiren faltan lehen postua lortzea izango dute helburu, horrela kantxa faktorea alde izateko.Datorren zapatuan Askartzaren aurka lehiatuko dira. Unaumon galtzeak ere balioko lioke. Indautxukoak54-32 irabazi zuten eta Getxoren aurka igandeko partida irabazi beharrean daude.

Maila honetan bi talde igotzen direlarik, lehen kruzeko irabazleek, eta multzo bakoitzeko hirugarren eta laugarren sailkatuek maila mantenduko dute eta bosgarren postuak geratzen direnek jokatuko dute maila mantentzeko kanporaketa. Multzo bakoitzeko seigarrena zuzenean maila galduko du.Laurok Leioaren aurka jokatuko du asteburu honetan.

B Multzoan aldaketa gutxi. Construcciones Zamakoa liderrak71-28 irabazi zion Tabirakori eta bigarren postuan den Zornotzak 48-26 Bar Bira Portugaleteri. Basketaveragea Ibaizabalekoan alde dago, beraz Galdakoztarrek beste partida bat irabazten badute nahikoa izango dute. Zornotzarrek Mungiarrak dituzte atzetik, eta elkarren aurka jokatuko dute.

Portugaletek oso egutegi zaila du,eta maila galtzeko zorian da.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Zortzigarren jardunaldia eta zortzigarren garaipena Loiola Indautxurentzat, Escolapiosi 38-87 irabazi eta gero. Gorritxoen basketaveragea alde dute Unamunorekin eta igandean lehen postua ziurtatu nahiko dute Euskuba Tabernaren aurka. Galdakaokoek 73-54 irabazi zioten Zornotzari. Azken hauen maila ez galtzea dute helburu eta horretarako partidu garrantzitsua daukate Askartzaren aurka. Joanekoan +6 Askartzaren alde.

B Multzoan Tourne Berrio Otxiak 67-54 irabazi zion Tabirakori eta Leioak 52-28 La Salleri. Biek jokatuko dituzte Euskal Ligarako kruzea eta kantxa faktorea nork izango duen alde asteburu honetan jakingo da. Beste taldeak oso pareko dabiltza, maila mantentzetik jaitsiera zuzenera partidu bakarreko aldea dagoelarik. Santurtzik 67-42 irabazi zion Padurari. Egutegi onena duenak maila mantentzeko aukera gehiago izango ditu eta partidu zuzen asko egongo dira datozen bi jardunaldietan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak