EUSKAL LIGAK: Emaitza harrigarriak baina sailkapenean inolako efekturik gabe

EUSKAL LIGAK: Emaitza harrigarriak baina sailkapenean inolako efekturik gabe

Euskal Ligetako lehen faseko azkenaurreko jardunaldia ospatu da eta argi dago nortzuk jokatu duten A1 eta A2a. Jardunaldi honetan emaitza harrigarri batzuk geratu dira.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Derbi bizkaitarra ospatu zen jardunaldi honetan eta ez zen sorpresarik izan. Tabirakok 57-74 irabazi zion Loiolari, non bilbotarren hobekuntza agerian geratu zen baina hau ez zen izan durangarrei irabazteko nahikoa. Gernikarrek 32-54 irabazi zioten Atleticori.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Hiru talde bizkaitarrek etxetik kanpo jokatzen zuten eta Ziorkontrol Getxosaskik bere partidua irazi zuen 56-61 Zarautzen aurka. Garaipen garrantzitsua bigarren faserako konfiantza izateko. Tabirakok 65-61 galdu zuen Araberriren kantxan eta laugarren postua galdu du. Bilbao Unamunok ezin izan zuen ISBren aurkako partidua irabazi, azkenean 91-77.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Dena erabakita egonda emaitza interesgarriak eman ziren. Gernika KESB taldea Autocares Ulaciaren pare ibili zen 58-60 galduz eta bigarren faserako dituen aukerak erakutsiz. La Sallek erraz irabazi zion Araskiri 65-54.

A2an jokatuko duten taldeetatik Tabirakok talde indartsua dela berretsi zuen , Kirolak Arabari 69-45 irabaziz. Loiola Indautxuk aurpegia eman zuen Easo liderraren aurka 70-52.

GIZONEZKO KADETEAK

Laugarren garaipena jarraian Bilbao Unamunok eta Loiola Indautxuk, bigarren eta hirugarren postua lortu dutelarik hurrenez urren. Urdinek 74-67 irabazi zioten Grupo Zaher ISB taldeari eta Loiolak 61-59 Takeri sufrituz eta A1erako hautagai izan daitekeela erakutsiz.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak