Juniorretan Loiola Indautxu (E) eta Tabirako (G) eta kadeteetan Escolapios (E), Getxo eta Leioa (G), Euskal Ligara igo dira

leioa cadete masculino liga vasca
leioa cadete masculino liga vasca

[box]Asteburu hau oso bizia izan da, jokoan makina bat gauza zeuden, igoerak, mailari eusteak…, baina batez ere, aipatzekoa da 5 talde bizkaitarrek hastear den bigarren fasean Euskal Ligan jokatuko dutela. Loiola Indautxu, Tabirako, Escolapios, Getxo eta Leioa dira hemendik aurrera Euskadiko talde onenen artean lehiatu diren taldeak, emakumezkoen eta gizonezkoen kadete eta junior ligatan, hain zuzen ere.[/box]

(ARGAZKIA: Clickleioa.com)

Junior emakumezkoetan, Euskal Ligarako txartela eskuratzeko faboritoak ziren Loiola eta Getxo finala jokatu zuten, larnbatean Unamunori eta Zornotzari irabazi ondoren, hurrenez hurren. Bilbotarrak hobeto hasi ziren, eta Getxo ez zen partiduari buelta emateko gai izan. Beraz, Loiola Indautxuk Euskal Ligan jokatuko du.

Junior gizonezkoetan, Tabirakok erraz irabazi zion Unamunori eta Urdaneta La Salle baino hobea izan zen. Igandean, talde durangarra 54-61 nagusitu zitzaion Loiuko taldeari, Euskal Ligako txartela erdietsiz.

Kadete mailan, gizonezkoetan esaterako, Euskal Ligarako plaza bi zeuden jokoan, azkenean Getxo eta Leioarentzat izan direlarik, biek larunbatean Santurtzi eta La Salle gainditu baitzuten, hurrenez hurren. Berezi mailako multzo bietako lehenengo sailkatuek lehenengo fasean zehar izandako maila erakutsi zuten. Igandean, lehenengo posizioa jokoan zela, Getxok Leioari 69-74 irabazi zion Kandelazubieta Kiroldegian jokatutako partiduan.

Azkenik, kadete emakumezkoetan, Escolapiosek lortu zuen Euskal Ligarako txartela. Larunbatean Unamunori 37-55 irabazi zioten. Larunbatean, gainera, Tabirakoko taldeen arteko lehia izan genuen. Igandean, Escolapiosek Tabirako Jesuitak talde durangarrari irabazi zion.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak