Behin denboraldia amaitu dela, udarekin batera selekzioen deialdiak eta nazioarteko txapelketak datoz, eta gero eta bizkaitar gehiago ditugu Estatu maileko selekzio ezberdinetan. Mario Lopez, hainbat urtetan Espainiako selekzioetan lanean egon dena, aurten ere Emakumezkoen U17 selekzioarekin egongo da Txekiar Errepublikako Mundialean. Bestalde, Espaniako BSR selekzioan Bidaideak Bilbao BSR taldeko Asier García eta David Mouriz eta Vigoko Amfiv taldeko Txema Avendaño izango dira, Hegoaldeko Korean jokatuko den Munduko BSR txapelketan.
Mario Lopez Emakumezkoen U17arekin eta Asier García, Mouriz eta Avendaño BSR selekzioarekin, mundialera joango dira
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak