Gernika Bizkaiak eta bizkaiko emakumezkoen saskibaloiak historiarekin zita berria dute. Azken boladan, gure neskek data garrantzitsu ugari bizi dituzte, iaz Ibaizabal protagonista izan bazen, aurten Gerniaren txanda da. Sekula ez da talde bizkaitarrik Emakumezkoen Liga 2-ko Liga Erregukarreko txapelduna izan, eta aurten Gernikak lortu du, sekula ez da Igoera Faserako txartela hain goiz irabazi, baina foru hiribildukoek aurten lortu dute… baina lortutako guztia ez du balio handirik izango Logroñon ostegunetik aurrera jokatuko den Igoera Fasean, lortutako guztia bitxikeriak baino ez dira, 8 taldek elkarren aurka lehiatuko baitute datorren urtean estatu mailako elitean jokatzeko dauden 3 txartelak irabazteko helburuarekin. Gernika Bizkaia talde horien artean dago, eta Mario Lopez da taldearen burua. Gertalariarekin hitz egiteko aukera izan dugu, Igoera Fasearen bezperan.
Mario Lopez: “Fasean ezin duzu hurrengo egunerako ezer utzi”
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak