[box]Bere garaian iragarri zen bezala, ekainaren 1etik aurrera izena aurrez emateko epea irekita dago. Hutsik gera daitezkeen plazak betetzeko interesa duten talde guztientzat, eskabide horiek Bizkaiko Saskibaloi Federazioan aurkeztuko dira ekainaren 30a baino lehen, klubaren idazki baten bidez, behar bezala sinatuta eta zigilatuta. Idazki horretan, argi eta garbi adieraziko da zein kategoriatarako/dibisiotarako eskatzen den plaza.[/box]
Jasotako eskaerekin ordena ezarriko da, aurreko denboraldiko sailkapena kontuan hartuta.
Kategoria bakoitzean izena emateko epea amaituta talde guztiak betetzen ez badira, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak “gonbidatu” ahal izango du talde horietan 2 talde dituen kluben bat denboraldi baterako parte hartzera.