Atzo ospatu zen BizkaiaBasket Fundazioaren udako campusaren aurtengo edizioa, ohi bezala, domina eta diplomen entregarekin. Gainera, maila gorenean dauden bi neska bizkaitar izan ziren bisitan, Gernika Bizkaia taldeko Yaiza Lázaro eta Gracia Alonso hain justu. Saskibaloiaren bizipen eta esperientziak partekatu zituzten haiek umeekin bukaera gisa. Lan eta dedikazioaren bi adibide argi.
Entrenamenduak, jarduera ezberdinak, dibertsioa, ikasketa eta lagun berriak egiten eman dituzte zazpi egun. 50 neska-mutil baino gehiagok hartu dute parte horretan, Leioako Irlandesas ikastolan.