Begoñazpi Ikastolako VI. Saski Euskara Egunean, euskara eta saskibaloia uztartuz

[box]Joan dan urtarrilaren 3an, martitzenean, Begoñazpi Ikastolak Evolution Sports kirol enpresagaz batera bere VI. Saski Euskara Eguna ospatu eban, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza dauan saskibaloiaren eta euskararen jaia. Bilboko Begoñazpi Ikastolak saskibaloian euskararen erabilera sustatzea dau helburu, eta gauzatzen dauazan ekintzen artean, aurten seigarren edizioa dauan Saskibaloi Txapelketa dogu.[/box] Bizkaiko bazter ezbardinetatik etorritako 29 taldek…

75. urteurrena: garaipen bikoitza derbietan, ikuskizuna, dibertsioa eta esker ona All Star Day egunean

Saskibaloiko egun bikaina bizi izan zen aurreko larunbatean Bilbao Arenan, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatuta. Derbyetan eskuratutako emaitzak, nesken partiduan egondako 2.557 eta mutilekin izandako 9.711 zaleek sortutako giroa, Bizkaian formakuntza jaso eta elitera iritsi direnen aitorpena eta sentimendua, Lenon Álvarezen Freestyle show-a, 2 belaunaldi elkartzen zituen txapelketa eta jaurtiketa-lehiaketek lagundu zuten ospakizun osotu bat betetzera…

BSFko euskarazko II. Saskibaloi Heziketa Jardunaldiak – Leioa 2014

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, Leioa SBT eta Leioako Udalarekin batera “Bizkaiko Saskibaloi Federazioko euskarazko II. Saskibaloi Heziketa Jardunaldiak” antolatu ditu, BizkaiaBasket Fundazioaren, Gabriel Aresti euskaltegiaren, Leioako Udalaren euskara zerbitzuaren eta Kiroleneren laguntzarekin batera, joan den apirilaren 14an eta 15ean, helburu nagusia entrenatzaile gazteei euskarazko oinarrizko saskibaloi heziketa eskaintzea zelarik. Leioako Kandelazubieta Kiroldegiak hartu ditu urte honetako…

Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Euskarazko II. Saskibaloi Heziketa Jardunaldiak – Leioa SBT

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak iaz lehenengo aldiz antolatutako euskarazko Heziketa Jardunaldiak antolatuko ditu berriz ere. Aurten Leioa SBT eta Leioako Udalarekin batera eta BizkaiaBasket Fundazioaren, Gabriel Aresti euskaltegiaren, Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuaren eta Kiroleneren laguntzarekin antolatuko dute, apirilaren 14an eta 15ean, Leioako Kandelazubieta Kiroldegian. Heziketa Jardunaldiak entrenatzaile euskaldun guztientzat zuzenduta dago, hasi berriak diren entrenatzaile gazteei…

Prezio bereziak Gabriel Aresti euskaltegian

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Zenbat Gara kultura elkarteak orain dela gutxi sinatu zuten hitzarmenari esker, Gabriel Aresti euskaltegiak Bizkaiko saskibaloian diharduten jokalari, entrenatzaile eta epaileentzat prezio bereziak eskainiko ditu . Saskibaloian elkarrekin euskararen erabileraren alde lan egiteko hitzarmena sinatu berri dugu. Alde biek euskararen sustapenean, lankidetzan, lan egiteko konpromisoa hartu genuen. Euskaraz ikasi edo gehiago sakondu nahi? EGA…

convenio zenbat gara

BSFak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu du Zenbat Gara kultura elkartearekin

[box]Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Zenbat Gara kultura elkarteak gure saskibaloian elkarrekin euskararen erabileraren alde lan egiteko hitzarmena sinatu dute. Alde biek euskararen sustapenean, lankidetzan, lan egiteko konpromisoa hartu dute.[/box] Bizkaiko Saskibaloi Federazioak euskararen normalizazioaren inguruan lanean jarraitzen du, eta egunerokotasunean ematen diren harremanak euskalduntzea du helburu. Hori dela eta, Zenbat Gara kultura elkartearekin urtebeteko hitzarmena…

Euskara hedatzeko BizkaiaBasket Fundazioaren kanpaina. Anima zaitez eta parte hartu!

BizkaiaBasket Fundazio-tik Euskara hedatzeko Kanpaina bat martxan jarri dute, Saskibaloi munduaren esparrutik. Horretarako, Bakuvako umeentzat boluntarioak eskatzen ditu oinarrizko euskara klaseak emateko, irabazasmorik gabeko elkartea dena, bere lokalak C.N. Miribillatik gertu dituena, eta auzo eta inguru horretako neska-mutilentzat zuzentzen dena, saskibaloiaren bitartez heziz, baita eskola arlo ezberdinetan beharrezkoa duten laguntza eskainiz. Arduraldia minimoa da, astean…

mundiala

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunerako kanpainarekin bat egin du: #mundiala

[box]Euskara mundiala dela erakustera dator aurten, eta etorkizunerako erronka erabileran dagoela azpimarratu nahi du. Sare sozialak erabiltzeko gonbidapena eginez, euskara mundiala dela ez ezik, munduan dagoela ere azalduko du kanpainak.#mundiala da aurtengo leloa. [/box] Euskara esparru ez ofizialetan ere erabiltzeko modukoa dela agerian utzi nahi du #mundiala kanpainak (sare sozialetan edo lagun arteko giroan, kasu), eta gaur egungo komunikazio tresnetara…